Urtarrilaren 14
Wikipedia(e)tik
| << | Urtarrila | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||
| 2013 | ||||||
Urtarrilaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko hamalaugarren eguna da. 351 egun falta dira urtea amaitzeko, 352 egun bisurteetan.
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1917 - Conservas Jose Garavilla arrain lantegia zabaldu zuten Bermeon.
- 1980 - ETAk Francisco Moya Jimenez goardia zibila hil zuen Elorrion.
- 2012 - Ekaitz Samaniego Gasteizko gaztea «Segiko kidea izateagatik» 8 urteko espetxe zigorra betetzeko atxilotu zuten.
Mundua [aldatu]
- 1129 - Tenpluko ordena onartu zen Troyeseko kontzilioan.
- 1514 - Leon X.a aita santuak esklabotzaren aurkako lehen bula argitaratu zuen.
- 1539 - Espainiak Kuba uhartea bereganatu zuen.
- 1724 - Filipe V.ak Espainiako tronutik abdikatu zuen.
- 1784 - Amerikako Gerra: Estatu Batuek Ingalaterrarekin bake akordioa sinatu zuten.
- 1814 - Kielko Ituna sinatu zen. Horren ondorioz, Danimarkak Norvegia Suediari eman zion, Pomeraniaren truke.
- 1858 - Napoleon III.aren kontrako atentatua. Huts egin zuen.
- 1887 - Argentinako Aconcagua mendia igo zuten lehenengoz.
- 1907 - Lurrikara batek 1.000 hildakotik gora utzi zituen Jamaikan.
- 1939 - Norvegiak Maud Erreginaren Lurrak lortu zituen Antartikan.
- 1971 - Egipton inauguratu zuten Assuan-go urtegi famatua.
- 1972 - Danimarkako Margarita II.a erregina izendatu zuten.
- 2000 - Nazio Batuetako epaitegi batek bost kroaziar 25 urteko kartzela zigorrera zigortu zituen, 1993an egindako bosniarren kontrako hilketengatik.
- 2004 - Georgiako bandera, Bost Gurutzeko bandera izenekoa, ofizialki berrezarri zen 500 urteko etenaldiaren ostean.
- 2011 - Indiako Kerala estatuko Sabarimala hirian egondako jende pilaketan gutxienez 100 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura [aldatu]
- 1990 - Simpsondarren lehen atala eskeini zen telebistan.
Zientzia eta teknologia [aldatu]
- 1690 - Klarinetea asmatu zuten Nurembergen
- 1968 - Soyuz 4 espaziontzia jaurti zen.
- 2005 - Huygens Sateliteak lur hartu zuen Saturnoko Titan ilargian.
Kirolak [aldatu]
Jaiotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
Mundua [aldatu]
- K. a. 83- Marko Antonio politikari erromatarra (h. K. a. 30)
- 1940 - Georgie Dann frantziar abeslaria.
Heriotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1920 - Txomin Agirre idazle eta elizgizona (j. 1864).
- 2012 - Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi', donostiar hizkuntzalari, idazle eta politikaria (j. 1929).
Mundua [aldatu]
- 1957 - Humphrey Bogart estatubatuar aktorea (j. 1899).
- 1961 - Barry Fitzgerald, irlandar aktorea (j. 1888).
- 1973 - Andreas Stihl suitzar jatorriko alemaniar ingeniaria eta asmatzailea (j. 1896).
- 1978 - Harold Abrahams, britainiar atleta (j. 1899).
Jaiak eta urteurrenak [aldatu]
- Urte Berria herri ortodoxoetan.
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||