Urteberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urteberri egunaren ospakizuna Sydneyn.

Urteberria urtearen lehen eguna da[1][2]. Jaialdi honen data egutegiaren arabera aldatzen da. Ohikoena urtarrilaren 1a da, munduko herrialde gehienetan erabilitako eta Gregorio XIII.a aita santuak 1582an ezarritako gregoriotar egutegiarena. Euskalherrian, Gabonzaharra ospatzen da bezperan. Iparraldean gorde den tradizioan, urteko lehen egunari urtats esaten zaio,[3] urtearen hasiera denez. Baztanen eta bertze hainbat lekutan "Urtetx, urtetx!" esaten dute urteberriko kantaren amaieran.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar egutegi tradizionalak martxoaren lehendabiziko egunean hasten zuen urtea. Hala ere, erromatar kontsulek urtarrilean hasten zuten bere agintaldia. Julio Zesarrek K.a. 47an sistemaz aldatu eta juliotar egutegia sortu zuen. Marko Antoniok K.a. 44an eta Zesar Augustok K.a. 8an aldaketa txikiak egin bazituzten ere Gregorio XIII.ak 1582an egutegi hori onartu zuen[4]. Mendebaldeko Europak bere sistema zabaldu zuen munduan zehar.

Erlijioan urteberria oso lotura estua du gabon-gaua, eguberri eta hannukahrekin. Judu-kristau ohiturak dio urtarrilaren 1ean Jesukristo eradindu eta izena jarri zioten, Lukasen Ebanjelioaren arabera bere zortzigarren egunean [5].

Urteberri ospakizunak herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte berria ospatzeko hainbat modu daude herrialdearen arabera[6].

Italia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dilistak dira Italiako plater nagusia Gabon zahar gaueko afariko mahaian. Zortea eta aberastasuna ematen dituela uste dute. Gainera, geroz eta gehiago jan, diru gehiago edukitzeko eta zorionekoago izateko aukera dago. Erroman eta Napolin trasteak botatzen dituzte leihotik behera: altzari zaharrak, behar ez dituzten etxeko gailuak... Debekatu egin zuten, oinezkoentzat arriskutsua izan zitekeelakoan.

Peru[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barneko arropa alderantziz janzten dute Peruko hainbat lekutan; Liman, bereziki. Arropak horia izan behar du. Gainera, ohikoa da eskuz panpinatxoak egitea, urte osoan hedabideetan azaldu diren politikari, famatu edo artisten aurpegiak ipinita. Gainera, panpintxoen barruak aurreko urtean erabilitako objektu zaharrekin betetzen dituzte. Ondoren, sutara botatzen dituzte, zaharra erretzeko, eta berriari harrera egiteko.

Brasil[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uretan sartuta aurreko urteko oroitzapenak gogorazten dituzte Brasilen. Uda denez hego hemisferioan, eta hondartzak izaten dira urteberriari harrera toki egokienak. Batez ere, Rio de Janeiroko Copacabanan biltzen da jendea. Loreak eskaintzen dizkiote itsasoari. Su festak ere egiten dira eta festa egiten dute gauean, musikak lagunduta.

Hegoafrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mozorroak janzten dituzte jaiari ekiteko Urteko egun handienetariko bat izaten da. Jantziekin hainbat pertsonaia ekartzen dituzte gogora. Kalean musika nonahi entzuten da. Lurmutur Hirian, esaterako, jaialdiak antolatzen dituzte. Txisteak, dantzaldiak, denetariko emanaldiak... ohikoak dira. Bestalde, muinoak igotzen dituzte ere.

Danimarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Platerak hartu eta bota lurraren kontra botatzen dituzte auzokoaren atearen aurrean. Zorte onaren eta laguntasunaren esanahia du Danimarkan. Batzuen ustez hautsitako plater bezainbat lagun izango ditu pertsona bakoitzak urte berrian. Gainera, uste orokorrak esaten du etxe parean hautsitako plater gehien biltzen duenak duela urterik onena.

Eskozia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Su festak ohikoak dira baina bertako berezitasuna da upelak buru gainean hartuta ibiltzea. Hori da Allendale herriaren kasua, adibidez. Galipotez betetako barrikak jantzi, eta su ematen diete. Kalejiran ibiltzen dira eta ondoren plaza erdira botatzen dituzten arte. Esaten dutenez, paganismoarekin lotutako ohitura izan daiteke: urte zaharra erre egin dea eta beste bat dator.

Beste urteberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Urteberri». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-03-27.)
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Urteberri. .
  3. Anjel Lertxundi Urtats egunaz.
  4. Papa Gregorio XIII. .[Betiko hautsitako esteka]
  5. Lukasen Ebanjelioa 2:21
  6. Saioa Alkaiza Guallar, «Urte berri, ohitura zahar», Berria, 2015-01-02

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]