Urteko txosten

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Urteko txostena edo urteko oroitidazkia erakundeetan eta bereziki enpresetan plazaratu ohi diren txostenak dira, gehienetan urtero argitaratzen direnak, enpresako jarduera ekonomikoa eta finantza-egoera azaltzen dituena, bereziki bazkideek jaso beharreko informazio gisa. Enpresak ez diren erakundeetan erakundearen jarduna azaltzeko txostena besterik ez da, erakundea sustatzen duten pertsona eta langileei informazioa emateko. Ordenamendu juridiko askotan legez derrigortutako agiriak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

U.S. Steelek 1903an argitaratu, eta Price, WaterHouse & Cok ziurtatutako urteko memoria da urteko lehen memoria modernoa.[1]

Eduki ohikoenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteko txosten ohikoenak horrelako edukiak biltzen ditu:[2]

  • Presidentearen gutuna edo agurra
  • Enpresaren informazio orokorra
  • Zuzendariaren txostena
  • Gobernantzaren txostena
  • Batzordearen txostea
  • Auditoriaren txostena
  • Presidenteen adierazpenak
  • Auditorearen txostena
  • Auditorian jaso ez diren informazioak
  • Finantzia egoera, Balantze-orri, Kutxa-fluxu eraginkor eta Diru-sarreren adierazpena tartean
  • Urteko kontuak
  • Kontabilitate irizpideak
  • Beste ezaugarriak

Alderdi interesdunentzat garrantzitsutzat jotzen diren informazio gehiago ere jaso ahal izango dira, hala nola fabrikazio-enpresen eragiketei buruzko txosten bat edo enpresen gizarte-erantzukizunari buruzkoa ingurumenaren edo gizartearen ikuspegitik sentikorrak diren eragiketak dituzten enpresentzat. Enpresa handiagoen kasuan, argitalpen leuna, koloretsua eta distira handikoa izan ohi da.

Txostenean jasotako xehetasunak inbertitzaileentzat baliagarriak dira enpresaren finantza-egoera eta etorkizuneko norabidea ulertzeko. Finantza-egoerak, hala, finantza-informazioko nazioarteko arauak eta/edo Orokorki Onartutako Kontabilitate-Printzipioak betez bildu ohi dira, baita barne-legeria betez ere.

Espainiako Estatuan, Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduaren arabera, enpresen urteko kontuak Merkataritza Erregistroan aurkeztu behar dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.