Usategi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Usategiaren sarrera teilatupean (Armendaritze, Nafarroa Beherea)

Usategia uso eta usakumeak hazteko eraikin edo tokia da. Hegaztiak haragia eta arrautzak emateko hazten ziren. Herri arkitektura guztia bezala, eraikin hauek eraikitzeko erabiltzen diren materialak herrialdeen eta lurraldeen araberakoak dira.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, usategiak etxearen barnean daude, teilatupean. Usoen sarrera aurrealdean eginiko irekiguneetatik egiten da, gehienetan hiruki itxurakoak, egitura hiru adreiluk osatzen baitute. Euskal estiloko arkitekturan, apaindura gisa erabili izan ohi dira teilatupeko irekigune hirukiak.

Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, usategiak eraikin askeak dira, itxura eta materiale askotakoak:

  • karratua, ganga laukoitzekoa: XV. mende aurretikoa (Roquetaillade gaztelua, Bordele, edo Saint-Trojan, Cognac-etik hurbil)
  • dorre zilindrikoa: XIV-XVI. mendeak
  • zutabe edo arku gainekoa: zilindrikoa, hexagonala edo karratua
  • hexagonala (Sauzé-Vaussais)

Barnealdea guztiz hutsik edo egitura birakari bat izan zezakeen, arrautzak jaso eta mantentzea egiteko.

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manuel Malmierca irakasleak, Palentziako usategietatik hainbat ibilbide proposatzen ditu. Gaztela eta Leongo iparraldean dagoen probintzia honetako hegoaldean dagoen Támara de Campos da, usategi gehien duen herria, 21ekin. Iparraldeko zatian, berriz, usategi gehien duen herria Quintanilla de Onsoña da, 14rekin.

Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Usategi Aldatu lotura Wikidatan