Userkaf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Userkaf

Faraoi

K.a. 2500 - K.a. 2490
Shepseskaf - Sahura
1. Q110556685 Itzuli

- Sahura
Bizitza
JaiotzaK.a. XXVI. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
Egiptoko Antzinako Inperioa
HeriotzaK.a. 2490 ( urte)
Hobiratze lekuaPyramid of Userkaf (en) Itzuli
Familia
AitaShepseskaf
Ezkontidea(k)Khentkaus I.a
LeinuaEgiptoko V. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Find a Grave: 44953156 Edit the value on Wikidata

Userkaf, Egiptoko V. dinastiako lehen faraoia izan zen, K.a. 2479 eta K.a. 2471 bitartean gobernatuz, Jürgen von Beckerathen arabera.

Shepseskafen oinordekoa eta Egiptoko IV. dinastiako faraoi bat izan zen Dyedefraren alaba zen Neferhetepen balizko semea (Reuser eta Rudydyedeten semea, Westcar Papiroaren arabera). Mizerinoren alaba zen Khentkaus I.arekin ezkondu zen, honela, bere tronuratzea legitimatuz. Bere balizko semeak, Sahura eta Neferirkara Kakai dira.

Userkaf deitua Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarako Errege Zerrendan. Turineko Errege Kanonaren arabera, zazpi urteko erregealdia izan zuen. Palermoko Harriak, bi urtetik behin eginiko hiru abere errolda aipatzen ditu, 6 edo 7 urte beraz, Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, Userkeresek 28 urteko erregealdia izan zuela dioen arren.

Tronura, Heliopoliseko apaiz boteretsuen laguntzarekin iritsi zen, Westcar Papiroaren arabera. Ra, Horus eta Hathor jainkoen tenpluetako apaizei, lur eta ondasun ugari ematea agindu zuen. V. dinastiaren hasieran, IV. dinastiako kargu altu askok, euren postuetan jarraitu zuten, baina deszentralizazio handiago bat nabaritzen da, apaizen eta nomoetako buruzagien botere handiagoaren ondorioz.

Userkafen hil multzoa Saqqaran
Userkafen piramidea, hondakinetan

Userkafek, eguzkiaren gurtza berrezarri zuen Eguzki Tenpluen ekarpenarekin. Erregea, jada ez da izango Ra jainkoa bera, baizik eta "Raren semea", Ptah jainkoaren gurtza atzean utziz.

Harremanak abiarazi ziren Egeoko herriekin. Ziteran, bere tenplutik iritsitako pitxer bat aurkitu zen.

Eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Userkaf, monumentu mota berri bat eraikitzen duen lehen faraoia da, V. dinastiaren bereizgarria izango den monumentua, Eguzki Tenplua, Nejen-Ra (Raren gotorlekua), kareharri eta adobezko aldare batean zetzana, Benben obelisko zabal batekin erdiko basa txikiago baten gainean; galtzada zeremonial baten bidez Haraneko Tenpluarekin lotua zegoen, arkupe batek inguratutako patio batekin jarria, hegaztien erliebeekin eta arrantza eta ehiza eskenekin apaindua, kaperekin eta Raren ontzi batekin.
  • Bere piramidea, Saqqaran eraikiarazi zuen, IV. dinastiak, Gizan eraikitzeko zuen ohituraren ordez, bere hil tenplua, hegoaldean zegoelarik, nahiko modu bitxian, ohi, ekialdera begira jartzen baitziren. Piramideak 73 metroko luze-zabalera, 49 metroko altuera eta 54ºko malda zuen, hutsik zegoen basaltozko sarkofago bat aurkitu zen hil ganberarekin. Ondoan, Userkafen ama zen Neferhetepen piramidea eta alboko piramide bat daude.
  • Todeko Montu jainkoaren tenplua handitu zuen.


Aurrekoa
Dyedefptah
Egiptoko faraoia
Egiptoko V. dinastia
Ondorengoa
Sahura