Ushebti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ushebtiak (ehorzketa iruditxoak) Louvreko Museoan.

Ushebti (baita ere Shabti edo Shawabti, "erantzuten dutenak") Antzinako Egipton hilobian uzten ziren ehorzketa iruditxoak ziren. Estatuatxo hauen betebeharra, hildakoari Duatean balio izatea zen. Gehienak, buztinezkoak, zurezkoak edo harrizkoak ziren, baliotsuenak, lapis lazuliz eginak zeuden arren.

Bere izena, aldatzen joan zen egiptoar hizkuntzarekin batera. Inperio ertainean shabti deituak izan ziren, shauabti Inperio berrian, eta ushebti Egiptoko Aro Berantiarretik aurrera.

Alerik antzinakoenak Bershako Guaren hilobitik datoz.

Oro har, momia erako irudiak ziren, hildakoaren irudira, aitzur bat zutelarik, eta, batzuetan, bizkarrean zaku bat ere bai. Inperio ertainean, Sarkofagoetako Testuetako 472. sorginkeria idatzia zeramaten. Inperio Berrian, aurrealdean, Hilen Liburuaren VI. atala zuten idatzia, errezitatuz, bizia ematen ziena eta hildakoaren ordez lan egin zezaketelarik.

Hilobietan utzitako ushebti kopurua, aldatu egiten zen garaia eta pertsonaiaren garrantziaren arabera. Inperio berriko zenbait lurperaketek, 365 ushebti zituzten, edo gehiago, bakoitza, urteko egun bakoitzarengatik. Tutankamon faraoiaren hilobian lareun ushebtitik gora aurkitu ziren, Seti I.arenean, zazpiehundik gora, eta Taharqorenean, milatik gora.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuatxo hauen aurrekariak, exekuzio erritualen praktika primitiboetan dago. I. dinastian Dyer faraoia bere emaztearekin batera lurperatua izan zen, eta, inguruan, ehun zerbitzaritik gora aurkitu ziren. II. dinastia amaitzean, sakrifizio erritualak, hilobietako harresietan grabatutako irudikapen sinbolikoengatik, eskaintza eramaleen estatuatxo eta ofizio ezberdinak irudikatzen zituzten zerbitzariengatik ordeztu ziren. Inperio Ertainetik aurrera, ushebtien erabilera ezartzen da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ushebti Aldatu lotura Wikidatan