Usman dan Fodio
Wikipedia(e)tik
Shaihu Usman dan Fodio (arabieraz: عثمان بن فودي ، عثمان دان فوديو; Maratta, Gobir, 1754 - Sokoto, Fulaniko erresuma, 1817) erlijio erreformatzailea, buruzagi politikoa eta Fulani erresumaren sortzailea izan zen. 1801ean hausa sultanen aurkako gerra santuari ekin zion eta herrialdea islamera bihurtu zuen, hausa erresuma guztiak batuz. Ipar Nigerian erresuma teokratiko feudal bat sortu zuen. Erresuma honek emir herri autonomoak biltzen zituen, eta hegoaldera Niger haranetik harat hedatu zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.