Utah

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Utah
State of Utah

Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuetako estatua
Utahko bandera
Bandera
Utahko zigilua
Zigilua
Ezizena: Beehive State (Erlauntza Estatua)
Goiburua: Industry
Hiriburua Salt Lake City
Hiri handiena Salt Lake City
Eremua 219.887 km²
Biztanleria 2.736.424 (2008)
Dentsitatea 10,5 bizt / km²
Map of USA UT.svg
Gobernadorea John Huntsman (R)
Senatariak Orrin Hatch (R)
Robert Foster Bennett (R)
Laburdura
ISO 3166-2
Utah
US-UT
www.utah.gov

Utah Ameriketako Estatu Batuetako erdi-mendebaldeko estatu bat da. Hiriburua, eta hiri nagusia, Salt Lake City da.

Mugak: iparraldean, Idaho eta Wyoming; ekialdean, Colorado; mendebaldean, Nevada; hegoaldean, Arizona.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Iparraldean, Wyoming-eko estatuarekin muga egiten duen eremuan, Uinta mendiak daude (Kings Peak, 4.114 m); Wasatch mendiak, iparraldetik hegoaldera, (Timpanogos, 3.660 m), eta mendebaldean lautada zabal bat hedatzen da, Great Basin deitua (bertan daude Aintzira Gazi Handia eta Aintzira Gazi Handiko basamortua). Gainerakoa, lurraldearen erdia baino gehiago, Colorado ibaiaren arroak hartzen du. Hegoaldean eta hego-ekialdean ere mendi handiak daude: Delano Peak (3.730 m), Mount Ellen (3.487 m) eta Mount Peale (3.989 m). Ekialdetik mendebalera Colorado, Green (aurrekoaren adarra), Price (Green ibaiaren adarra) eta Sevier dira ibai garrantzitsuenak. Lurralde lehorra da, oro har, baina hego-mendebaldeko eremuan klima tropikala da nagusi.

Biztanleria [aldatu]

Iparraldeko Ogden hiritik Provo hiria bitarteko lur-eremuan bizi dira biztanle gehienak. 1970-1980ko urteetan % 38 ugaldu zen biztanleria (Estatu Batuetako epe horretako batez besteko demografia-hazkundea baino hiru bider handiagoa). Biztanleen % 1 indiarrak dira, % 4 hispanoak eta gainerakoak ingeles jatorrikoak. Erlijioari dagokionez, mormoiak dira biztanleen bi herenak.

Ekonomia [aldatu]

Nekazaritza (garia, garagarra, artoa), meategin ustiaketa (kobrea, berilioa, urrea, zilarra, uranioa, molibdenoa, beruna, ikatza, petrolioa) eta industria (janari-industria, garraiorako tresneria, ordenagailuak, metalurgia, kimika, petrolio-findegiak) eta merkataritza dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Historia [aldatu]

XVIII. mendean espainiar konkistatzaileak iritsi zirenean, shoshone indiarrak bizi ziren lurraldean. 1821. urtean, Mexikoko erresumaren barne zegoen, eta 1848. urtean Mexikar-Amerikar gerraren ostean, Ameriketako Estatu Batuetako lurralde bihurtu zen, baina ez zuen Estatu egoera 1896. urterarte lortu, orduan, 45. Estatua bihurtu zelarik.



Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak [aldatu]