Uxue Barkos
| Uxue Barkos | |
|
|
|
|---|---|
| Karguan | |
| 2004-(e)tik | |
|
|
|
| Karguan | |
| 2007-(e)tik | |
|
|
|
| Jaiotza | 1964ko uztailaren 5a Iruñea, Nafarroa |
| Alderdi Politikoa | Nafarroa Bai Nafarroa Bai 2011 Geroa Bai |
| Lanbidea | Kazetaria |
Uxue Barkos Berruezo (Iruñea, 1964ko uztailaren 5a) nafar kazetaria eta politikari abertzalea da. 2004ko apiriletik Espainiako Gorteetako diputatua eta 2007ko maiatzetik Iruñeko Udaleko zinegotzia da. Ezkondua eta seme baten ama da[1].
Biografia [aldatu]
San Fermin Ikastolan ikasi ondoren Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen. Espainiako Irrati eta telebista publikoetan lan egin zuen eta baita Navarra Hoy egunkarian. 1990ean ETBn hasi zen. Iruñean eta Iurretan aritu ostean, Madrilgo berriemailea izan zen[2].
2004ko Espainiako hauteskunde orokorretan Nafarroa Bai koalizio sortu berriak kongresurako zerrendaburu aurkeztu zuen. Lortu zituen 61.045 botoek (% 17,98) kongresuko diputatu izatera eraman zuten[3]. 2008ko hauteskunde orokorretan ere diputatu aukeratua izan zen, 62.073 botorekin (%18,53)[4].
2007ko udal hauteskundeetan Nafarroa Baiko alkategaia izan zen Iruñean. Bigarren zerrendarik bozkatuena izan zen, 28.581 botorekin (26,16%), eta 8 zinegotzi lortu zituen[5]. Alkate izan ahal izateko PSN eta ANVren sostengua behar zuen, baina sozialistek ukatu zioten. Yolanda Barcina, zerrenda bozkatueneko hautagaia atera zen alkate[6].
2011ko martxoan bularreko minbizia zuela eta aldi baterako zeregin politikoak utziko zituela iragarri zuen[7]. Urte bereko maiatzean egin ziren udal hauteskundeetan Nafarroa Bai 2011ko alkategaia izan zen Iruñean (EAk utzia zuen koalizioa). Orduan ere bigarren bozkatuena izan zen, 21.715 boto (%22,37%), eta 7 zinegotzi erdietsi zituen[8].
2011ko hauteskunde orokorretan Uxue Barkos Geroa Bai koalizioko zerrendaburua izan zen. 42.411 boto jaso zituen (%12,84) eta diputatu eserlekua lortu[9].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Barkos Berruezo, Uxue Espainiako Gorteetako webgunea
- ↑ Zuriñe Velez de Mendizabal: Uxue Barkos Euskonews.com
- ↑ 2004ko Espainiako hauteskunde orokorretako emaitzak Elecciones.mir.es
- ↑ 2008ko Espainiako hauteskunde orokorretako emaitzak
- ↑ 2007ko udal hauteskundetako emaitzak. Iruñea Lainformacion.com
- ↑ El PSN no apoyará a Na-Bai en Pamplona para evitar que ANV detemine la Alcaldía Elcorreo.com
- ↑ Uxue Barkosek iragarri du bularreko minbizia duela Eitb.com
- ↑ 2011ko udal hauteskundetako emaitzak. Iruñea Lainformacion.com
- ↑ Nafarroan Amaiurrek eta GeroaBaik eserleku bana lortu dute Argia.com
Kanpo loturak [aldatu]
- Gorteetarako argazki ofiziala
- Uxue Barkosekin elkarrizketa Argia astekarian eta elkarrizketaren bideoa
| Artikulu hau Nafarroako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |