Uztailaren 1
Wikipedia(e)tik
| << | Uztaila | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||
| 2013 | ||||||
Uztailaren 1a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita bigarren eguna da, 183.a bisurteetan. 183 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 2008 - Oarsoaldea eta Barakaldoko hamar gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak Donostiako epaitegian, gazteek bertan deklaratu nahi zutenean. Ondoren, horietatik 9 kartzelatu zituen Marlaska epaileak Segiko kideak izatearen akusaziopean.
Mundua [aldatu]
- 1690 - Irlandan jakobita eta orangisten arteko Boyneko gudua jazo zen.
- 1863 - Ameriketako Estatu Batuetan Gettysburgo gudua jazo zen.
- 1916 - Ameriketako Estatu Batuetan lege lehorra indarrean jartzen da.
- 1921 - Txinako Alderdi Komunistaren sorrera.
- 1960 - Somalia Italiatik independizatu zen.
- 1962 - Burundi Belgikatik independizatu zen.
- 1962 - Ruanda Belgikatik independizatu zen.
- 1979 - GRAPOk Emeterio de la Fuente Aller goardia zibila hil zuen Leonen (Espainia).
- 1991 - Varsoviako Ituna bertan behera utzi zuten ofizialki.
- 1997 - Britainia Handiak Hong Kongen subiranotasuna Txinako Herri Errepublikari eskualdatu zion.
- 2000 - Zortzi pertsona hil ziren Danimarkako Roskilde hirian egiten ari zen Pearl Jam taldearen kontzertu batean.
- 2006 - Puntukako gidabaimena indarrean jarri zen espainiar Estatuan.
- 2010 - 30 pertsona baino gehiago hil ziren Pakistango Lahore hirian ustez Al Kaidak egindako atentatuan.
Ekonomia [aldatu]
- 2006 - Europar Batasunak antxoa arrantzatzeko debekua ezarri zuen urte amaierara arte.
Arte eta kultura [aldatu]
Zientzia eta teknologia [aldatu]
Kirolak [aldatu]
- 1903 - Frantziako Tourreko lehenengo edizioari hasiera eman zioten.
- 2012 - UEFA Euro 2012an Espainiak Italiari finalean 4-0 irabazi eta txapelduna bilakatu zen.
Jaiotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1773 - Jose Bizente Etxagarai, idazle donostiarra (h. 1855).
- 1789 - Francisco Xavier Mina, (Mina gaztea), Espainiako Independentzia Gerran parte hartu zuen gerrillaria (h. 1817).
- 1951 - Jose Nazabal, txirrindulari zaldibitarra.
- 1953 - Jesús María Sanz Iparraguirre bilbainada-abeslari santurtziarra. Athletic-en ehungarren urteurreneko ereserkiaren (Athletic Txapeldun) sortzailea,
Mundua [aldatu]
- 1646 - Gottfried Wilhelm Leibniz, alemaniar matematikari eta filosofo arrazionalista. (h. 1716)
- 1925 - Farley Granger, estatubatuar aktorea. (h. 2011).
- 1961 - Carl Lewis, estatubatuar aktorea.
- 1961 - Malcolm Elliott, britainiar txirrindularia.
- 1967 - Pamela Anderson, kanadar aktore eta modeloa.
- 1968 - Jordi Mollà, espainiar aktorea.
- 1971 - Missy Elliott, estatubatuar abeslaria.
- 1971 - Julianne Nicholson, estatubatuar aktorea.
- 1972 - Claire Forlani, ingeles aktorea.
- 1976 - Ruud van Nistelrooy, herbeheretar futbolaria.
- 1977 - Liv Tyler, estatubatuar aktorea.
- 1977 - Veronica Sanchez, espainiar aktorea.
- 1982 - Hilarie Burton, estatubatuar aktorea.
- 1982 - Romola Garai, ingeles aktorea.
Heriotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 2007 - Idoia Sagarzazu aktore irundarra.
Mundua [aldatu]
- 251 - Godoen kontrako borrokan, Dezio eta Herenio Etrusko erromatar enperadoreak hil ziren.
- 1860 - Charles Goodyear asmatzaile estatubatuarra. (j. 1800).
- 1876 - Mikhail Bakunin idazle anarkista errusiarra. (j. 1814).
- 1925 - Erik Satie musikagile frantziarra (j. 1866).
- 1950 - Eliel Saarinen arkitekto finlandiarra. (j. 1873)
- 1974 - Juan Peron Argentinako militarra eta presidentea. (j. 1895).
- 2000 - Walter Matthau aktore estatubatuarra. (j. 1926).
- 2001 - Nicolay Basov fisikari errusiarra, Fisikako Nobel Saria. (j. 1922).
- 2004 - Marlon Brando, aktore estatubatuarra. (j. 1924).
- 2009 - Karl Malden, aktore estatubatuarra. (j. 1912).
- 2009 - Baltasar Porcel, idazle mallorkarra. (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak [aldatu]
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||