Uztailaren 25
<< | Uztaila | >> | ||||
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 | ||||
2024 |
Uztailaren 25a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta seigarren eguna da, 207.a bisurteetan. 159 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1512 - Gaztelako tropak, Albako dukearen agindupean, Iruñean sartu ziren Nafarroako Erresuma konkistatzeko.
- 1593 - Henrike III.a Nafarroakoak, Frantziako errege moduan protestantismoari uko egin eta katolizismora bihurtu zen.
- 2010 - 42 urteko emakume bat hil zuen bere senarrak Bilbon.
Mundua
- 1567 - Diego de Losada konkistatzaileak Caracaseko hiria sortu zuen.
- 306 - Yorken Konstantino I Handia enperadore izendatu zuten legioek.
- 2000 - Concorde hegazkinaren istripua, Parisko aireportutik aireratzen ari zela. 115 hildako.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2011 - Cyndi Lauper estatubatuar abeslariak Donostiako Trinitate plazan musika emanaldia eskeini zuen.
Mundua
- 1973 - The Mackintosh Man ("Mackintoshen Gizona") filma estreinatu zen, John Hustonek zuzendu eta Paul Newman, Dominique Sanda, James Mason, Michael Hordern, Harry Andrews, Nigel Patrick eta Peter Vaughan aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2008 - Brideshead Revisited ("Bridesheaderako Itzulera") filma estreinatu zen, Julian Jarroldek zuzendu eta Emma Thompson, Matthew Goode, Ben Whishaw, Hayley Atwell eta Michael Gambon aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
- 1992 - Joko Olinpikoak hasi ziren Bartzelonan.
- 2009 - Juanma Garate txirrindulari irundarrak Frantziako Tourraren 20. etapa irabazi zuen.
- 2010 - Alberto Contador madrildar txirrindulariak bere 3. Frantziako Tourra irabazi zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1884 - Margarita López Maturana, klausurako moja eta Berrizko Mesedeetako Misiolarien sortzailea (h. 1934).
- 1909 - Santiago Urtizberea, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1985).
- 1948 - Txiki Benegas, euskal herritar politikari sozialista eta abokatua, PSE-EEren buruzagi nagusienetariko bat, Caracasen (h. 2015).
Mundua
- 1016 - Kasimiro I.a Poloniakoa, Poloniako dukea (h. 1058).
- 1109 - Alfontso I.a Portugalgoa, Portugalgo lehen erregea (h. 1185).
- 1848 - Arthur Balfour, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1930).
- 1894 -
- Walter Brennan, estatubatuar aktorea (h. 1974).
- Gavrilo Princip, Franz Ferdinand Austriakoa eta honen emazte Sophie Chotek hil zituen serbobosniar abertzalea (h. 1918).
- 1905 - Elias Canetti, austriar-britainiar idazlea, 1981eko Literaturako Nobel Saria (h. 1994).
- 1910 - Kim Yong-sik, hegokorear futbolaria (h. 1985).
- 1920 - Rosalind Franklin, ingeles biofisikaria eta kristalografialaria (h. 1958).
- 1922 - Santiago Segura Munguía, espainiar latinista (h. 2014).
- 1937 - Colin Renfrew, ingekes arkeologoa.
- 1970 - Ernesto Alterio, argentinar aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1935 - José Adriano Lizarralde, euskal elizgizon frantziskotarra, idazle eta historialaria (j. 1884).
- 1937 - Leon Intxausti, bizkaitar elizgizon agustindar errekoletoa (j. 1859).
- 1998 - Carlos Anasagasti Zulueta, bizkaitar misiolaria, Bolivian gotzaina (j. 1910).
Mundua
- 306 - Konstantzio Kloro, erromatar enperadorea.
- 1409 - Martin I.a Siziliakoa, Siziliako erregea.
- 1492 - Inozentzio VIII.a, Aita santua (j. 1432).
- 1564 - Fernando I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1503).
- 1671 - Duarte Fernando Álvarez de Toledo, Nafarroako erregeordea (j. 1620).
- 1794 - André Chénier, frantziar olerkaria (j. 1762).
- 1834 - Samuel Taylor Coleridge, ingeles kritikari, filosofo eta olerkaria (j. 1772).
- 1846 - Louis Bonaparte, Napoleon I.aren anaia, Holandako erregea (j. 1779).
- 1903 - Prosper Henry, frantziar optikari eta astronomoa (j. 1849).
- 1934 - Engelbert Dollfuss, Austriako kantzelaria (j. 1892).
- 1945 - Kurt Gerstein, alemaniar militarra (j. 1905).
- 1969 - Otto Dix, alemaniar margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea (j. 1891).
- 1972 - Américo Castro, Noucentisme higikundeko espainiar filologo eta idazlea (j. 1885).
- 1980 - Euphemia Haynes, estatubatuar matematikari eta irakaslea (j. 1890).
- 1982 - Harold Foster, kanadar-estatubatuar komikigilea (j. 1892).
- 1986 - Vincente Minnelli, estatubatuar zinemagilea (j. 1903).
- 1991 -
- Lazar Moiseievitx Kaganovitx, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako buruzagia eta Josef Stalinen laguntzailea (j. 1893).
- Romà Perpinyà, kataluniar ekonomista (j. 1902).
- 1992 - Philippe Lamour, frantziar abokatua (j. 1903).
- 1995 - Osvaldo Pugliese, argentinar piano jotzaile, musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1905).
- 1997 - Ben Hogan, estatubatuar golf-jokalaria, golfaren historiako jokalari onenetakoa (j. 1912).
- 2015 - Dieter Kühn, alemaniar idazlea (j. 1935).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Jakes, Jakobe, Jagoba, Jakue eta Xanti.
- Gasteizko brusadunen eguna.
- Jakue apostoluaren jaieguna (Done Jakue, Santiago, Santio eguna).
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |