Uztaritzeko barrutia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Uztaritzeko distritua (frantsesez district d'Ustaritz) Behe Pirinioak departamendua 1790etik 1795era banatuta egon zen 6 distrituetako bat izan zen.

Osaera

Bere lurraldeak ia erabat Lapurditzat jotzen denarekin egiten zuen bat eta hiriburua ere Uztaritze historikoa izan zen, ez Baiona. Kanpoan geratu ziren bakarrak Aturriren ipar ibarreko lurrak izan ziren (egungo ipar Baionako auzoak eta orduan Tarnoseko auzoa zen Bokale, alegia) , Landetan sartu eta han Santizpirituko kantonamendua osatu baitzuten Senhans eskualdeko herriekin.

Kantonamenduak

Distrituak 13 kantonamendu zituen:

Bilakaera

1800ean departamenduak banatzeko beste egitura bat sortu zen: "barrutia". Uztaritzeko distrituaren kasuan, bere osotasunean Baionako barrutian sartu zuten Donapaleuko distrituan zeuden eremu batzuekin. Kantonamendu kopurua ere murriztu zen: Bardoze, Kanbo, Makea, Mugerre, Sara, Senpere eta Urruñakoak desagertu egin ziren.

Erreferentziak

Ikus, gainera