Uztaro (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uztaro» orritik birbideratua)
Uztaro (aldizkaria)
Motaaldizkari zientifiko eta sarbide irekiko aldizkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara, ingeles eta eleaniztun
ArgitaletxeaUdako Euskal Unibertsitatea eta Eusko Jaurlaritza
Gai nagusiahumanitateak, gizarte-zientzia, legal science (en) Itzuli, Psikologia eta filosofia
Banaketa
Maiztasuna3 hilabete
Historia
ZuzendariaJokin Apalategi eta Gidor Bilbao
Identifikadoreak
ISSN1130-5738

uztaro.eus
Inguma: http://www.inguma.eus/erakundea/ikusi/uztaro

Uztaro giza zientzien eta gizarte zientzien euskarazko aldizkari akademikoa da, Latindex zientzia aldizkarien sarean sartuta dagoena. 1990ean sortu zen eta ondoko jakintza-arloetako lanak argitaratzen ditu: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, hizkuntzalaritza, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia.[1]

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) sortutako aldizkari akademikoetako bat da, Osagaiz (osasun-zientziak), Kondaira (historia) eta Aldiri, Arkitektura eta abar aldizkaria aldizkariekin batera.

2021ea bitartean gutxienez 119 zenbaki eta 854 artikulu argitaratuta zituen.[2]

Testu-zuzenketaren bilakaera eta aldizkariaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzentzaileen lanak garrantzi berezia izan du beti aldizkarian. UEUko tradizioari jarraituz, arlo akademiko berrietan sortzen den hizkuntza bereziki zaindu da Uztaro aldizkarian. Horretan sei data dira aipagarri Uztaro aldizkariaren historian (1990, 1995, 2001, 2004 2011 eta 2017), zuzentzaile-lanak Euskal Herrian izan duen bilakabidea nolabait islatzen dituztenak.[3]

1990: Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ean sortu zuen UEUk «Uztaro. giza eta gizarte-zientzien» aldizkaria deitu zaio hasiera-hasieratik. Jokin Apalategi izan zen zuzendaria hasieratik eta hasieratik hizkuntzari arreta berezia eman zion, eta zuzentzailearen lana ezinbestekotzat hartu zen. Aldizkariak diziplinartekoa izan behar zuen. Euskarazko ikerkuntzan ari zirenak gutxi ziren, eta guztiak aldizkari berean elkartzea garrantzitsua izan zen. EHUn baziren bestelako aldizkari batzuk, sektorekakoak, baina ahalik eta eremu zabalena biltzeko dizeinatu zuten, eta aldizkariaren zuzendaritza ere horrela egituratu zen. Emile Durkheim soziologo eta filosofo frantsesak 1900ean ehun urte lehenago sortutako L'Année Sociologique aldizkaria hartu zuten eredutzat, diziplina ezberdinak elkartu baitzituen.[4]

Alfontso Mujika izan zen lehenengo zenbakietan (eta gero ere urte askotan, 2002ra arte, beste batzuekin batera) «Hizkuntz orrazketa»-ren ardura hartu zuena.[1]

1995: Sendotzea (zazpi arlo gehiago eta urtero lau zenbaki)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean Izaro Gurrutxaga kontratatu zuen orduan UEUk administrazio-lanetarako, eta zuzentzaile-lana ere egin beharko zuen 2000raino. 1995 hartan Nekane Intxaurtza eta Gidor Bilbao aldizkariaren erredakzio-kontseiluan sartu ziren, Bilbao zuzentzaile-lanetan eta Intxaurtza izan da orduz geroztik maketazioaren arduradun bakarra. Urte horretan ere, argitaraturiko 14. zenbakian, goitik behera aldatu zen «Idazleentzako informazioa». Euskarazko aldizkari batek inoiz izan duen aurkezpen-arautegirik zehatzena izan zen. Besteak beste, jakintza-alor gehiago hartzeko aldatu zen arautegia, betiere UEUko sailekin lotuta (filosofia, soziolinguistika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea eta musika erantsi ziren orduan).[1]

1996az geroztik urtero 4 zenbaki argitaratu ziren, ordura arteko 3 zenbakiei laugarren bat erantsita. 1998ko 24. zenbakian erabili zen lehenengo aldiz zutabe bakarra maketazioan,

2001: "Zuzentzaile eskola"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko 38. zenbakian hasi zen Arantza Bilbao zuzentzaile-lanetan. UEUn Jose Ramon Etxebarriak antolaturiko zuzentzaile-ikastaroko ikaslea izana zen. 2000tik urtetik ari zen Jose Ramon Etxebarria UEUren liburuak zuzentzen, hasieran soldatarik gabe, gero (musutruk lan asko egin eta gero) orrialdeka kobratuta; hasieran merke-merke, gero merke. UEUn gero eta ardura handiagoa zegoen zuzentzaile-taldea osatu beharraz, eta Jose Ramon Etxebarriari eskatu zion zuzentzaileak prestatzeko ikastaroa antolatzeko. Horietako baten emaitza da Arantza Bilbao Uztaro-ko zuzentzaile-taldean sartzea. Azkenik, 2001. urte horretan, UEUren liburuen-aurkezpenerako arauak idatzi zituzten Etxebarriak eta Gidor Bilbaok, funtsean Uztaro-ren idazleendako oharretan oinarrituta.[1]

Gidor Bilbao eta Jokin Apalategi 2017an, 100. zenbakiko ospakizunean.

2004: Testu-zuzentzaile lanpostua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an lehenengoz sortzen da UEUn zuzentzaile-lanpostua liburugintzarako (egitasmo horretan sartzen zen Uztaro), eta Ander Altunak irabazi zuen, lehiaketan. Bera ere Jose Ramon Etxebarriak emandako ikastaroan trebatua zen testu-zuzenketan.[1]

2011: Latindex aldizkarien sarean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011tik Latindex zientzia aldizkarien sarean sartuta dago Uztaro aldizkaria, horri esker euskarazko artikulu horiek nazioarteko ikerketen mailan errekonozituta daude.[5]

2017: Erreleboa zuzendaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, 100. zenbakia argitaratzearekin batera, Jokin Apalategik zuzendari-kargua utzi zuen eta bere ordez ordura arte kalitate-arduraduna zen Gidor Bilbaok hartu zuen zuzendaritza.[6][7]

Egile nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkarian ekarpen oparo egin duten egileen artean, besteak beste, hauek azpimarratu daitezke: Jokin Apalategi (42), Pruden Gartzia (14), Joseba Tobar (13), Iñaki Gaminde (15), Jexux Larrañaga (9), Iban Zaldua (9), Mikel Aizpuru (8), Paulo Iztueta (9), Jose Inazio Basterretxea, (8), Alazne Aiestaran (7), Jurgi Kintana (7), Arantza Gutierrez Paz (6), Jesus Mari Zalakain (6), Gidor Blbao (6), Mitxel Kaltzakorta (5), Eguzki Urteaga (5), Jaione Agirre (4), Joseba Lakarra (4), Jabier Lertxundi (4)...

Uztaro aldizkariko egilekideen grafoaren zati bat(2020-10)[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Bilbao Telletxea, Gidor. (2017-03-14). «Hizkuntzaren eremuko jakintza-alorrak eta Uztaro aldizkariaren ekarpenak euskarazko aldizkari zientifikoen langintzan» Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (100plus): 53–57.  doi:10.26876/uztaro.100plus.2017.9. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2020-01-29).
  2. «Uztaro aldizkaria. Bilaketa aurreratuaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  3. «Aldizkari zientifiko baten zuzentzailea: ergatibotik ortotipografiara, zientziaren bideetatik» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  4. Larrabe Arnaiz, Ainhoa. ««Espainiak independentzia du ikerketak ebaluatzeko; guk, ez»» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-08-13).
  5. Sistema Regional de Información en Línea para Revistas Científicas de América Latina, el Caribe. (1997-02-17). Latindex. (Noiz kontsultatua: 2017-08-13).
  6. Uztaro aldizkariak 100: euskal produkzio zientifikoaren bilgune 1990tik. (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
  7. «Gidor Bilbao Telletxea: “Niretzat goi-eskola eta talaia pribilegiatua izan da Uztaro”» Buruxkak Liburutegi digitala (Noiz kontsultatua: 2017-03-22).
  8. «Uztaro aldizkariko egilekideen grafoa (2020-10)» query.wikidata.org (Wikidata Query Service) (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Osagaiz aldizkaria (osasun-zientziak)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian