Václav Klaus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vaclav Klaus.

Václav Klaus (Praga, gaur egun Txekiar Errepublika, 1941eko ekainaren 19a) txekiar politikari eta ekonomista da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia-zientzietako ikasketak egin zituen Pragako Unibertsitatean. Erregimen komunista erori zenean, finantza-ministro izendatu zuten (1989). 1989an, Gobernuan zegoen alderdiko (Hiritarren Foroa) lehendakari eta Kongresuko diputatu izan zen. 1991n, ODS alderdia (Alderdi Demokratiko Zibikoa) sortu zuen. Alderdi horrek agintaritza lortu zuen 1992ko hauteskundeetan, eta Txekiar Errepublikaren Lehen Ministro hautatu zuten. 1993an, herrialdea zatitu eta Txekiar Errepublika eta Eslovakiar Errepublika sortu zirenean, Txekiar Errepublikako lehendakari izendatu zuten Klaus. 1997an, dimisioa eman behar izan zuen, bere alderdian izan ziren ustelkeria kasuen ondorioz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Václav Klaus Aldatu lotura Wikidatan