Véronique Sanson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Véronique Sanson (Paris, Frantzia, 1949) frantsesezko abeslaria eta musikagilea da. Frantses abestigintza nahiko motel zebilen garaian, gertaera nabarmena izan zen Véronique Sansonen Amoureuse diskoa (1972). Entzuleek harrera ona egin zioten vibrato oso bereziko ahots hari, rock- eta sanba-ukituak dituen musikari eta freskotasunez betetako testuei. Ospe handia lortu zuen Vancouver (1976) eta Hollywood (1977) lanekin. Azken lan horretan, swingerako joera azaltzen da. Ondoren, oinarri poetikoko eta etsipenezko lanak egin zituen, bluesaren eraginpean: Ma révérence (1979) eta Le temps est assassin (1983).

Beste batzuetan, erritmo-etorri nabarmeneko lanak egin zituen, eta arrakasta handia izan zuten entzuleen artean: Celui qui n'essaie pas (1979) eta Rien que de l'eau (1992). Estatu Batuetan egin zituen urteetan, trebetasun handia lortu zuen eszenan, eta erritmo eta sentiberatasunezko jai handi bilakatu ziren haren kontzertuak. Pragako Orkestra Filarmonikoarekin Symphonie Sanson lana grabatu zuen. I Muvrini Korsikako taldearekin ere lan egin du. 2010ean plazaratu zuen azken diskoa, Plusieurs Lunes.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]