Vézère

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vézère
Vézère (fr), Vesera (oc)
Vézère Aubas-Condat pont Valade amont (1).JPG
Vézère Aubas (eskuinean) eta Condat-sur-Vézère (ezkerrean) artean.
Kokapena Okzitania
Luzera 211,2 km
Arroa 3.736 km²
Emaria Campagnen 58,9 m³/s
Iturburua Longérouxeko zohikaztegia, Erdialdeko Mendigunea (887 m)
Ibai ahoa Dordoina ibaia, Limeuilen (50 m)

Vézère[1] (okzitanieraz: Vesera) Okzitaniako ibaia da, Dordoina ibaiaren adarra, Frantziako Dordoina eta Corrèze departamenduak zeharkatzen dituena.

Vézèrek Erdialdeko Mendiguneko Puy Penduren mendebaldeko Longérouxeko zohikaztegian (Meymac udalerria) du iturria, 887 metroko garaieran eta Limeuilen Dordoinara isurtzen da. 211 kmko luzera eta 3.736 km²-ko arroa ditu. Ibaiadar nagusia Corrèze ibaia du. Bi departamendu eta 53 udalerri zeharkatzen ditu[2]. Garrantzitsuenak hauek dira:

Vézère ibaiaren haranak ospe handia du, bertako haitzuloetan historiaurreko labar pinturak eta aztarnategi garrantzitsuak daudelako. 1979an UNESCOk Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak Gizateriaren Ondare izendatu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vézère Aldatu lotura Wikidatan