Víctor Jara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Víctor Jara edo jaiotzez Víctor Lidio Jara Martínez (Chillán, Bío-bío, 1932ko irailaren 28aTxileko Santiago, 1973ko irailaren 15a) pedagogo, antzerki-zuzendaria, poeta, abeslari eta --politika aktibista txiletarra izan zen.

Musika arloan, Nueva Canción Chilena izeneko mugimendu neo-folklorikoaren bultzatzailea izan zen Salvador Allenderen garaian.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quiriquinan (San Ignacio, Txile) jaio zen, guraso nekazarien semea zelarik, eta hau dela-eta txikitandik eduki zuen folklorearekiko erlazio handia. Bere aitak, Manuel Jarak, lurra lantzen zuen alokatutako partzela txiki batean. Bere amak, Amandak, Txileko hegoaldekoa berau, gitarra jo eta kantatu egiten zuen. Bikoteak lau seme-alaba izan zituen (Víctor barne): María, Georgina (Coca), Eduardo (Lalo), Víctor eta Roberto, gazteena.

Sei-zazpi bat urte zituenean bere familia lagundu behar izan zuen aitak bezala lurra landuz. Amak zuen kantari lana izan zen musikarekiko nolabaiteko “lehen kontaktua” eragin ziona. Aitarekin zuen erlazio txarra zela-eta, Víctorrek ama beti nahiago izaten zuen, hura seme-alaben heziketaz arduratu eta eskolara bidaltzen zituelako batik bat.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nogalesera joan zen, eta bertan Julio eta Humberto Morgadorekin aurkitu zen, bere eskolako lagunak zirenak. Morgadoren familiak ohea eta janaria ematen zizkion. Víctorrek ikasketak utzi eta lanean hasi zen altzari fabrika batean Pedro Morgadori laguntzen.

Bi urte geroago,1952an, seminarioa utzi zuen konturatu zelako ez zuela bokaziorik, baina kantu gregoriarra gogoratuko zuen hala ere. Geroago, zerbitzu militarrean parte hartu zuen.

Mundu artistikoan sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Víctor Jararen aldeko murala Santiagoko Brasil Auzoan.

21 urte zituela Txileko unibertsitatean sartu zen, eta Carmina Burana izeneko antzezlanean parte hartu zuen; horrela hasi zuen antzerki-munduan lana. Hiru urte beranduago "Compañía de Mimos de Noisvander"-en parte hartu zuen, eta Txileko unibertsitateko antzerki eskolan ikasten hasi zen.

1957an kanta eta dantza folkloriko talde batean sartu zen eta Violeta Parra ezagutu zuen, eta berak abesten jarraitzeko animatzen du.

Antzerki zuzendari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

27 urte zituela, 1959an, bere lehenengo obra zuzendu zuen: Parecido a la Felicidad, Alejandro Sieveking-ena, eta gira bat egin zuen hego-Ameriketan zehar. Solista bezala, bere lehen diskoa grabatu zuen, bi gabon kanta zituelarik. Hurrengo urtean, laguntzaile bezala lan egin zuen La Viuda de Apablaza Germán Lucor Cruchagaren antzezlanean.

1961an bere lehenengo abestia konposatu zuen, Paloma Quiero Contarte, eta laguntzaile bezala lan egiten jarraitu zuen La Madre de los Conejos-en, Alejandro Sieveking-ena. Hurrengo urtean, 1962an, Ituch-entzako Animas de Día Claro zuzendu zuen, Alejandro Sieveking-ena.

Cuncumén taldearekin LP Folklore Txiletarra grabatu zuen, bertan bere bi abesti zeudela; Paloma Quiero Contarte eta La Canción del Minero. Zuzendari bezala hasi zen, Folklore Akademia batean, 1968 arte. Garai honetatik 1970era arte, Txileko Antzerki Unibertsitate batean parte hartzen du zuzendari taldean, Ituch-en, eta 1964 eta 1967 artean irakasle moduan egon zen unibertsitate horretan.

Antzerkiko zuzendaria izateak denbora asko kentzen zion lanerako eta laguntzaile bezala montaje batzuetan parte hartu zuen, horietako bat telebistarako (Chileko Unibertsitateko kanalean). Geroago, Argentina, Uruguay eta Paraguaytik gira bat egin zuen Animas de Día Claro obrarekin Alejandro Sieveking-ena.

Musika sortzen jarraitu zuen eta 1965ean La Remolienda Alejandro Sieveking- en obra zuzendu zuen eta Maña, Ann Jellicoe-rena ere bai. Azken honegatik Urrezko Erramu Saria (Premio Laurel de Oro) irabazi zuen zuzendari hoberenarengatik, eta El premio de La Crítica del Círculo de Periodistas ere bai.

Bakarlari karreraren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Justiziarenganako maitasuna, gizakiaren duintasunaren orekarako lanabesa" Víctor Jararen esaldia.

1966an bere lehen LP diskoa plazaratu zuen, Arena diskoetxeak argitaratu zuena, “Víctor Jara” izenekoa. Emi-odeón diskoetxearekin beste bi disko plazaratu zituen: Víctor Jara eta Canciones Folclóricas de América. Zuzendari bezala lanean jarraitu eta hainbat sari jaso zituen geroago.

1969an, Quilapayún taldea utzi ondoren, Antígona Soflokesen antzezlana zuzendu zuen Unibertsitate Katolikoaren Antzerki Eskolarentzat. Plegaria a un labrador kantarekin Sari nagusia lortu zuen Kantu Txiletar Berriaren lehen musikaldian eta Helsinkira bidaiatu zuen geroago Vietnamen aurkako gazteen bilera mundial batera joateko eta Pongo en tus Manos Abiertas grabatu zuen. Disko honetan plazaratu zuen lehen aldiz Preguntas por Puerto Montt abestia, Pampa Irigoin-eko sarraskian inspiratuta.

1970etik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970an Berlinera joan zen Antzerkiaren Nazioarteko Elkarrizketan parte hartzeko eta geroxeago Buenos Airesa joan zen Antzerki Latinoamerikarraren Lehen Kongresuan parte hartzeko asmoarekin. Unidad Popular taldearen hauteskunde-kanpainan busti zen eta Canto Libre diskoa grabatu zuen.

Unidad Popular-ek hauteskundeak irabazi ondoren, Gobernuko Enbaxadore Kultural bezala izendatu zuten eta 1971an Gelso Garrido Lecca-rekin batera Los Siete Estados balletari musika jarri zion Txileko Ballet Nazionalarentzako. Violeta Parra eta Inti-Illimani-rekin batera Estatuko Unibertsitate Teknikoaren Komunikazio Departametuan sartu zen. Dicap etxearekin beste disko bat grabatu zuen jarraian, El derecho de vivir en paz, eta honekin berriz ere Urrezko Erramu Saria (Premio Laurel de Oro) irabazi zuen, baina oraingoan Konposaketa onenenarengatik.

Konpositore bezala jarraitu zuen hurrengo urteetan Txileko Telebista Nazionalarentzat 1972 eta 1973 urte bitartean eta bitartean, Herminda de la Victorinan hainbat testigantza aztertu eta jaso zituen, eta berauetan oinarritu zuen bere hurrengo diskoa: La Población. SESB era eta Kubara bidaiatu zuen geroago eta Pablo Neruda-ri egindako omenaldia zuzendu zuen Nobel Saria irabazi izanagatik. Ranquil-eko nekazariek lekuari buruzko antzerki obra bat egiteko proposamena egiteko gonbitea luzatu zioten, eta bere konpromiso sozialari ohore eginez hainbat lan boluntarioetan hartu zuen parte. Konpromiso sozialak, hain zuzen, 1973an hainbat ekintza egitera bultzatu zuten Jara, Parlamenturako hauteskundeetan Unión Popularren alde lan egitea edota Pablo Nerudari kasu eginez faxismoa eta gerraren aurkako TBko programa batean kantatuz eta berau zuzenduz. Azkenik, hainbat diskotarako lana egin zuen, azkenean grabatu ezin izan zituenak, baina azkenean Canto por Travesura grabatu zuen.

Azken egunak: tortura eta hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Víctor Jararen hilobia Santiagoko hilerrian.

Formatu gabeko testua idatzi Augusto Pinochet generalaren Salvador Allenderen aurkako estatu-kolpeak, 1973ko irailaren 11an, Estatuko Unibertsitate Teknikoan harrapatu zuen, eta bertan atxilotua eta Estadio Txile-ra eramana izan zen.

Lekukoek diotenez, bertan ordu luzez torturatua izan zen eta gero behatzak errebolber baten kulatarekin txikitu zizkioten gehiago gitarra jo ez zezan-edo. Azkenean, 1973ko irailaren 16an tiroz josi zuten eta bere gorpua, 3egun beranduago aurkitua izan zena, sasiarte batera bota zuten.

Txileko Alderdi Komunistako militante nabarmena izan zen heriotza arte, eta baita Alderdi Komunistako Gazteen Batzarreko Batzorde Zentraleko kidea ere.

Estadio Txilen preso zeukatela, bere azken poema eta aldarrikapena idatzi zuen, Somos Cinco Mil:

Somos cinco mil
en esta pequeña parte de la ciudad.
Somos cinco mil
¿Cuántos seremos en total
en las ciudades y en todo el país?
Solo aquí
diez mil manos siembran
y hacen andar las fabricas.
¡Cuánta humanidad
con hambre, frío, pánico, dolor,
presión moral, terror y locura!
Bost mila gara
Hiriko zati txiki honetan.
Bost mila gara
Zenbat izango gara guztira
Herrialde osoko hirietan?
Hemen bakarrik
Hamar mila eskuk ereiten dute
Eta fabrikak ibilarazten dituzte.
¡Zenbat gizatasun
Gose, hotz, izu, oinaze,
Presio moral, sarrakio eta eromenekin!

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Víctor Jara Aldatu lotura Wikidatan


"Victor jara" bilaketa Youtuben