Víctor Paz Estenssoro
Wikipedia(e)tik
Víctor Paz Estenssoro Boliviako politikaria (Tarija, 1907 - 2001). Boliviako lehendakaria (1952-56, 1960-64). Iraultza Mugimendu Nazionala sortu zuen (1941), eta hura aginpidera eramaten lagundu (1943). Erbestean zela lehendakari hautatu zuten (1951); bere alderdiaren matxinada baten bidez lortu zuen kargua. Lehendakari zela gizarte erreforma asko egin zituen. Hirugarren aldiz lehendakaritza eskuratzearren konstituzioa aldatu zuen, eta, aukeratua izan arren, militarren estatu kolpe batek kargutik kendu zuen (1964).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.