V3961 Sagittarii

Wikipedia, Entziklopedia askea
V3961 Sagittarii
Behaketa
Distantzia Lurretik96,701 pc
Itxurazko magnitudea (V)5,33, 5,05, 5,27, 5,369, 5,44, 5,431 eta 5,304584
Mota espektralaApCr(Si)
Metaltasuna2,4
KonstelazioaSagittarius
Abiadura erradiala−1,9 km/s
Igoera zuzena297,96087779931 °
Deklinazioa−39,87437175263 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa3.970.000 km
Izendapenak

V3961 Sagittarii (V3961 Sgr / HD 187474 / HR 7552) Sagitarius konstelazioko +5,32 itxurazko magnitudeko izar bat da. A0pCrSr espektro motakoa, 9260 kelvineko tenperatura eta eguzkiarena baino 82 aldiz handiagoa den argitasuna ditu. Gure eguzki-sistematik 339 argi-urteko distantziara dago.

Alfa2 Canum Venaticorum izar aldakor bezala sailkatua, V3961 Sagittarii errotazio moteleko izar talde batekoa da, bere errotazio periodoa oso luzea delarik, 2300 egunekoa (6,3 lurtar urte). Periodo hori luzetaranzko eremu magnetikoaren neurketatik abiatuta kalkulatua izan da, eta behaketa fotometrikoek baieztatu dute. V3961 Sagittariiren distira 0,06 magnitudetan aldatzen da 2300 eguneko epe batean, salbuespenik luzea Alfa2 Canum Venaticorum motako izar aldakorretan, mota hauetako izarren periodoak 0,5 eta 160 egun bitartekoak baitira. Kromo, manganeso, burdina, silizio, neodimio eta praseodimioaren espektro lerroak nabarmen aldatzen dira izarrak biratzen duen heinean. Dipolo magnetikoa izarraren erdigunearekiko 0,055 aldiz izar erradioa mugitua dagoela aurkitu da, dipoloaren tamaina 0,035 aldiz izar erradioa delarik.

V3961 Sagittarii 690 eguneko orbita periodoa duen izar bitar espektroskopiko bat da. Nabarmengarria da errotazio periodoa orbita periodoa baino askoz luzeagoa dela.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]