VLC media player

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
VLC Media Player
VLC Icon.svg
VLC Media Player Screenshot.png
Garatzailea
VIDEOLan taldea
Informazio orokorra
Plataforma anitza: Microsoft Windows,Mac OS X,Linux
Multimedia erreproduktorea
GNU LGPLa
Bai

VLC media player multimedia erreproduktorea den eta GNU General Public License lizentziarekin banatzen den software libreko programa bat da. Hainbat plataformatan erabili daiteke (Microsoft Windows, Mac OS X, Linux).

VLCren oinarrizko banaketak, audio eta bideo codec asko onartzen ditu, baita DVD, VCD eta zenbait streaming protokolo ere. Audio eta bideo horiek zabaltzeko FFmpeg liburutegia darabil eta zifratutako DVDak zabaltzeko libdvdcss liburutegia.

2009ko abendua arte software honek 350 milioi deskarga inguru izan zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VideoLAN proiektua 1996an hasi zen, proiektu akademiko modura. Proiektua École Centrale de París erakundeko ikasle batzuk garatu zuten. VideoLANen asmoa bezero eta zerbitzari egitura edukitzea zan, bideoak campuseko sareetatik igortzeko. Orain, aldiz, mundu osoko jendeak garatzen du.

1998an berriro idatzi zen, eta GPL lizentziarekin atera zen 2001eko otsailaren 1ean proiektuaren izena aldatuta, bere bezero/zerbitzari egitura ez zelako bertsio horretatik aurrera jarri.

Azken bertsioa (2.0.6) 2013ko apirilak 11an argitaratu zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: VLC media player Aldatu lotura Wikidatan