Vae victis

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vae victis latinezko esaldia da eta euskaraz "Ene, garaituak" esan nahi du. Antzinako Erroma setiatu eta garaitu zuen Breno galiar buruzagiak Aliako guduan aipatu omen zuen.

Usadioaren arabera, K. a. 390. urtean, bere garaipenaren ondoren Brenok bi alderdien arteko borrokarien artean adostutako erreskate baten bidez bere hiriko atzera-egitea negoziatzeko prest agertu zen. Aipatutako erreskate hori urrezko mila erromatar libra ziren (327 kg inguru).

Erromatarrak galiarrek urrea pisatuko zen balantza azpijokoz moldatu zutela ohartu ziren, Breno buruzagiari protesta egin zioten, baina hau bere ezpata balantzan zegoen pisura jaurtiki eta «Vae victis!» esaldia aipatzera mugatu zen.

Esaldiak gaur egun arte biziraun du, batez ere garailaren aurreran garaituaren etsipena adierazteko, gehienbat bien arteko negoziaketetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]