Valère basilika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Valère basilika
Sion Valere Castle 20070730.jpg
Basilikaren ikuspegia
Udalerria  Valais, Sion
Herrialdea  Suitza
Koordenatuak 46°14′01.7″N 007°21′51.7″E / 46.233806°N 7.364361°E / 46.233806; 7.364361Koordenatuak: 46°14′01.7″N 007°21′51.7″E / 46.233806°N 7.364361°E / 46.233806; 7.364361
Garaia XII-XIII. mendeak
Valère basilika non dagoen adierazten duen Suitza-ko/-go/-eko mapa
Valère basilika

Valère Basilika (frantsesez Basilique de Valère), Valèreko gaztelua (Château de Valère) ere deitua, Suitzako Valais kantonamenduko Sion herrian dagoen eliza gotortu bat da. Muino baten gainean dago, Tourbilloneko gazteluaren parean, hau, beste aldeko muinoan dagoelarik.

Valeriako Andre Mariaren eliza (frantsesez Notre-Dame de Valère), XII eta XIII. mendeen artean eraikia izan zen, eta basilika txiki maila lortu zuen 1984an, Joan Paulo II.a Aita Santuak bisitatu zuenean.

Basilikako organoa

Uste denez, basilikako organoa, basilikaren mendebaldean dagoena, 1435ean eraikia izan zen, munduko organorik antzinakoenetako batean bihurtuz. Bere hodiak, eliza baten miniaturazko gutxi gora-beherako bertsio bat eratzen duten eran jarriak daude. Hodi luzeenek, bi dorre eratzen dituzte, eta, txikienek, hiruki formako sabai bat. 1954an zaharberritua izan zen, beste organo ospetsu bat, Rysum organoa, zaharberritzen ari zen bitartean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valère basilika Aldatu lotura Wikidatan