Valaksjalf

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eskandinaviar mitologian, Valaksjalf, Odin jainkoaren jauregietako bat da. Zilar hutsez eginiko eta estalitako jauregi bat da. Toki honetan dago Odinen tronua, Hlidskjalf, nondik unibertso osoa ikus daitekeen.. Grimnismal eta Gylfagginingen aipatzen da.

Bær er sá inn þriði, er blíð regin silfri þökðu sali; Valaskjalf heitir, er vélti sér áss í árdaga

Honako hau esan nahi duena:

Hirugarren bizilekua jainkoek, zilarrarekin estali zuten hura da, gela bat, Valaksjalf deitua, As batek oso antzina beretzat hartu zuena.

Grimnismal. 6. ahapaldia. Edda prosaikoa

Þar er enn mikill staður er Valaskjálf heitir. Þann stað á Óðinn. Þann gerðu guðin og þöktu skíru silfri, og þar er Hliðskjálfin í þessum sal, það hásæti er svo heitir. Og þá er Alföður situr í því sæti, þá sér hann of allan heim.

Beste bizileku bat dago han, Valaskjalf deitua dena. Odinena da egoitza hori. Jainkoek, zilar hutsez egin eta estali zuten, eta jauregi honetan dago Hlidskjalf, hala deitzen baita tronua. "Guztien aita" han esertzen den bakoitzean, mundu guztiak aztertzen ditu.

Gylfaggining. 17. ahapaldia. Edda prosaikoa