Valdai muinoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Valdai muinoen kokapena

Valdai muinoak edo Valdai goi ordokia (errusieraz: Валда́йская возвы́шенность edo Валда, letonieraz: Valdaja augstiene) europar Errusiako ipar-mendebaldeko muinoaldea da. Muinoak, San Petersburgo eta Moskuren arteko bide-erdian, iparraldetik hegoaldera hedatzen dira, Novgorod, Tver, Pskov eta Smolenskeko oblastak zeharkatuz.

Muinoaldea Errusia Erdialdeko goi ordokiaren iparraldeko jarraipena da eta jatorri glaziarreko materialez (morrena eta bestelako hondakinez) estalirik dago. Muinoak oso higaturik daude eta gorena Vixni Volotxok da (346,9 m). Volga, Mendebaldeko Dvina, Lovat, Msta eta Dnieper ibaiek Valdain dute iturburua. Eskualde zingiratsua da eta aintzira ugari dago. Hiri nagusiak Valdai eta Ostaxkov dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valdai muinoak Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 57°00′N 33°30′E / 57.000°N 33.500°E / 57.000; 33.500