Valdemar I.a Danimarkakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Valdemar I.a Danimarkako erregea

Valdemar I.a Danimarkakoa edo Valdemar Handia (danieraz Valdemar den Store), (1131.eko urtarrilaren 14a - (1182.ko maiatzaren 12a) Danimarkako erregea izan zen 1157 eta 1182 urteen artean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canuto Lavard printzearen semea zen eta Erik I erregearen iloba. Gerora gizon boteretsua izango zen Absalon elizgizona izan zuen aholkurali bizitza osoan zehar.

16 urte zituela Erik I.ak abdikatu egin zuen eta bere hiru iloba izendatu zituen Danimarkako errege: Svend III.a Sjællandiakoa, Kanuto V.a Jutlandiakoa eta Valdemar I.a, hau ere Jutlandiakoa. Ondorengo 12 urteetan hiruen arteko elkarlana izan beharrean gerra zibila sortu zen. Svend III.a beldur zen Kanuto eta Valdemarren arteko aliantza posibleaz eta biak batera hil nahian oturuntza batetara gonbidatu zituen. Kanuto bertan hil zen baina Valdemar eta Absalonek ihes egitea lortu zuten. Svendek orduan Jutlandia erasotu zuen baina galtzaile atera eta bertan hil zen. Valdemar errege bakar bihurtu zen beraz 1157. urtean eta Absalon izendatu zuen Roskildeko apezpiku nagusi 1158.ean.

12 urteko gerra zibilak Danimarka jota utzi zuen eta herrialdea berreraikitzen aritu zen batez ere Valdemar. Absalonek aholkatuta Pomeraniako Rügen irla konkistatu zuen, bertako wendoak Itsaso Baltikoko pirata nagusiak baitziren.

Ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minskeko (Bielorrusia) Sofia printsesarekin ezkondu zen eta zortzi seme alaba izan zituen, tartean Kanuto VI.a eta Valdemar II.a. Kanuto VI.a zaharrena zenez bera izan zen ondorengoa eta 1202. urtean hil zenean anaia Valdemar II.a bihurtu zen Danimarkako errege.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valdemar I.a Danimarkakoa Aldatu lotura Wikidatan