Valderejoko natura parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valderejo natur parkeko ikuspegia, Valderejo ezagutzeko zentrotik edo parketxetik
Valderejo natur parkeko ikuspegia
Valderejo natur parkeko parketxea
Valderejo natur parkeko Ribera herri hustua

Valderejoko natura parkea izen bereko haran eta udalerri-ohian kokatuta dago, Gaubea udalerrian eta Arabako hego-mendebaldean. 3.496 hektareako azalera du. Parkearen egoitza Lalastra herrian dago.

1992an izendatu zuten natura parke.

Mendiak

Leron (1.240 m), Carrias (1.130 m) eta Vallegrull (1.226 m) mendiek inguratzen dute parkea.

Flora

Pagoak, arteak eta pinuak dira zuhaitz-espezie nagusiak.

Fauna

200 animalia-espezie inguru bizi dira parkean. Guztien artean, berezkoena sai arrea (Gyps fulvus). Halaber, sai zuriak (Neophron percnopterus), erbiak (Lepus capensis), basurdeak (Sus scrofa), belatxinga mokohoriak (Pyrrochorax pyrrochorax), mendi-tuntunak (Prunella collaris), orkatzak (Capreolus capreolus), arrano beltzak (Aquila chrysaetos) eta otso iberikoak (Canis lupus) ere bertan bizi dira.

Ondasun nabarmenak

  • Villamardones-ko hondakinak.
  • San Lorenzo baseliza.
  • Vallegrull mendia.
  • El Cuboko begiratokia.
  • Purón ibaiaren haitzartea eta ur-jauziak (batek 8 metroko garaiera du).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valderejoko natura parkea Aldatu lotura Wikidatan