Fabio Valente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valente (I. mendekoa)» orritik birbideratua)
Fabio Valente
Antzinako Erromako senataria


legatus legionis (en) Itzuli



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaAnagni, 35
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaUrbino, 69 (33/34 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraErromatar armada
Parte hartutako gatazkakLau enperadoreen urtea

Fabio Valente (latinez: Fabius Valens) Neronek aupatutako erromatar jenerala izan zen. 69an Legio I Germanicako burua izan zen. Soldaduek Galba enperadorea ondartzeari muzin egitean, Vitelio, Germania Inferior probintziako gobernaria, enperadore aldarrikatu zuten.

Vitelioren armadak bitan banatu ziren. Bata Zezinaren agindupean, eta bestea Valenteren menpean. Cremonan egin zuten bat. Orduko Oton zen Erromako enperadorea, Galba hil ostean. Bedacrium izeneko batailan Vitelioren armada batuek eta Otonenak talka egin zuten. Zezina eta Valente garaile atera ziren. Otonek bere burua hil zuen eta Vitelio Erroman enperadore sartu ahal izan zen.

Hala eta guztiz ere, ekialdeko armadek Vespasiano aldarrikatu zuten enperadore. Valente gaixorik zegoen orduan. Hortaz, Zezina geratu zen matxinoen aurka egiteko armadaren buruan. Zezinak, ordea, Vespasianoren alde jo zuen. Valente borrokatzera ailegatu baino lehen, Vespasianoren armadak Viteliorenak garaitu zituen.

Valentek borrokatzeari jarraitu nahi zion. Galiara abiatu zen tropa berrien bila. Nolanahi ere, bidean atzemanda, hil egin zuten. Errenditu gabe geratzen zitzaien tropei Valentere burua erakutsi zitzaienean, amore eman zuten matxinoek.