Valentziako Erkidegoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valentziako Erkidego» orritik birbideratua)
Valentziako Erkidegoa
País Valencià
Comunidad Valenciana
Ereserkia: Himne de l'Exposició

Valentziako Erkidegoko bandera

Valentziako Erkidegoko armarria
Geografia
HiriburuaValentzia
39°27′22″N 0°21′16″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera23.255
Punturik altuenaCerro Calderón (en) Itzuli
KontinenteaEuropa
MugakideakKatalunia, Aragoi, Gaztela-Mantxa eta Murtziako Eskualdea
Administrazioa
Valentziako Generalitateko PresidenteaCarlos Mazón Guixot
LegebiltzarraValentziako Gorteak
Demografia
Biztanleria5.097.967 (2022)
40.614 (2020)
Dentsitatea219,22 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1883
Bestelako informazioa
Ordu eremua
gva.es

Valentziako Erkidegoa[1] (País Valencià valentzieraz, Comunidad Valenciana gaztelaniaz) Espainiako estatuko ekialdeko autonomia erkidegoa da, Iberiar Penintsularen ekialdean kokatzen dena. Mediterraneoaren kostaldean kokaturik, Alacant, Castelló eta Valentziako probintziek osatzen dute.

23.237 km2 ditu guztira, eta 4.806.908 biztanle zituen 2006an.

Hiriburua Valentzia da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autonomia erkidego mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Katalunia eta Aragoi ditu mugakide, mendebaldean Gaztela-Mantxa, eta hego-mendebaldean eta hegoaldean Murtziako Erkidegoa.

Orografia, hidrografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irta mendilerroa.

Mediterraneo Itsasoaren ertzean dago.

Bi alde bereizten dira; barnealdea, mendebala, menditsua da; ekialdeko kostaldea ordoki zabalak hartzen du. Castellongo itsasertzeko ordokiak gora egiten du Iberiar mendiak eratu arte (Maestrazgo, Espadan), Teruelgo probintziaren mugan, hain zuzen. Hegoalderago, Valentziako probintzian, gauza bera gertatzen da eta kostaldeko ordokitik hurbil Utiel, Martés, Énguera, Gosa eta Mariola mendiak daude. Alicanteko hegoaldeko muturrean, berriz, garaiera txikiko mendialdeak (Salinas, Aitana) daude, Mendikate Betikoari dagozkionak alegia.

Klima Mediterraneokoa du, uda bero eta negu epelekin; euria batez ere udazkenean eta neguaren amaieran izaten da.

Ibaiek gorabehera handiak dituzte ur emarian. Aldapa handiko ibai laburrak dira gehienak; Turia, Júcar eta Segura dira luzeenak.

Landarediari dagokienez, Mediterraneoko basoa da nagusi mendietan (arteak, pinuak), zuhaixkak ordokietan, eta estepako motakoa hegoaldean.

Udalerri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentziako erreinuaren konkisten kronologia-mapa.

Historikoki lurraldeari País Valencià deitu izan zaio, eta bere Autonomia Estatutuaren arabera nazionalitate izaera du. Hizkuntzaren ikuspegitik lotura handiak ditu Katalan Herriak deitutako gainontzeko lurraldeekin, nahiz eta, egun, biztanleriaren gehiengoak Valentziaren izaera autonomoa defendatzen duen.

K.a. III. mendean, kartagotarrak garaitu ondoren, erromatarrak nagusitu ziren lurraldean. Erromatarren garaian hiri asko sortu ziren, eta ureztatze sarea antolatu zen, kostaldean batez ere. K. o. III. mendeaz geroztik germaniar herrien inbasioak izan ziren, eta frankoek eta, geroago, bisigodoek hartu zuten lurraldea, baina 544. urtean Justiniano I.a Bizantzioko enperadoreak hegoaldea menderatzea lortu zuen. Lurraldeko urterik oparoenak musulmanen mendeak izan ziren, 714-1240 bitartekoak. Garai hartan, kostaldean, biztanleria bizkor ugaldu zen eta, ondorioz, nekazaritzako lurrak baratze txikitan banatu ziren. Musulmanek ureztatze sistema hobetu zuten eta, besteak beste, laranjaondoa sartu zuten.

1238an Aragoiko Jaime I.ak Valentziako hiria konkistatu zuen eta, bi urte geroago, Valentziako erreinua sortu zuen, Aragoikoaren mendean, erreinu autonomo gisa. Kostaldeko merkataritza hirietan katalanak finkatu ziren, eta barnealdeko lurrak Aragoiko nobleei eman zitzaizkien. Jaime I.ak Valentziako foruak eman zizkion erreinuari, baina aragoitar nobleziak Aragoiko foruak aintzat hartu eta Aragoiko Batasuna sortu zuen (1238). Nobleziaren eta burgesiaren arteko tirabirek Batasunaren Gerra ekarri zuten; 1348. urtean Petri IV.ak nobleak menderatu zituen, eta herriak bere lurrak eta eskubideak gorde ahal izan zituen. Nolanahi ere, Valentziako erreinua gainbehera etorri zen pixkana, matxinadak, izurriteak eta Espainiako merkataritza Ozeano Atlantikotik bideratzeak eta 1609an moriskoak egotzi izanak ekarri zuen krisiak (lurraldeko biztanleria % 22-30 murriztu zen) eraginda.

Espainiako Erregetzarako Gerran herri xeheak Karlos artxikudekaren alde egin zuen eta nobleziak Filipe V.aren alde; honek, 1707. urteko dekretuaren bidez, Valentziako foruak indargabetu zituen. XVIII. mendean, Ameriketarako merkataritza harremanak libreek (1778) eta ehungintzaren protekzionismoak ekonomiaren aurrerapena ekarri zuten. XIX. mendean Independentziako gerraren ondorio latzak pairatu zituen lehenbizi eta, geroago, kostaldeko liberalen eta mendialdeko karlisten arteko guduak.

1868ko iraultzak errepublikaren alde erakarri zuen jendea, baina errepublikar milizien (1869) eta Valentziako kantonamenduaren (1873) galeraren ondoren, monarkia nagusitu zen. Mendearen bukaeran Valentziaren nortasuna gordetzearen aldeko eta errepublikaren aldeko higikundeak sortu ziren, eta Valentziako eta Alcoyko langileria anarkismoari lotu zitzaion. Baina, Espainiako gerra zibilean (1936-1939) errepublikarren alde egin ondoren, Francoren garaipenak valentziarren asmo politikoak zapuztu zituen. XX. mendearen erdialdean ekonomiak aurrerapen handia egin zuen turismoan, industrian eta fruitu garratzen esportazioan oinarritua. 1982ko uztailaren 10ean Valentziako erreinua izan zena Valentziako Autonomia Erkidegoa bilakatu zen.

Politika eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleen % 80 kostaldeko ordokietan bizi da. Hizkuntza ofizialak valentziera (batez ere Valentziako probintzian erabiltzen da) eta gaztelera dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borbotó pedaniaren (Valentzia) inguruko baratzeak.

Nekazaritza, industria eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Valentziako nekazaritza eremua, Baratzea deitua, Mediterraneoko kostaldeko alderdi emankorrenetakoa da. Baratze txikiak dira, baina bi-lau uzta ematen dituzte urtean zehar; batez ere laranjondoak, limoiondoak, arroza eta barazkiak aldatzen dira. Euri urritasunak eta gorabehera handikoak ureztatze sistema egokia antolatzera behartu ditu antzinatetik lurralde honetako biztanleak. Industriak ere garrantzi handia du: janari industria, ontziolak, altzairugintza, automobilgintza, jostailuak, kimika industria, zapatagintza, ehungintza, zurgintza etab; Valentzia, Alcoi, Elx, Elda eta Sagunt dira Autonomia Erkidegoko industria gune nagusiak. Bestalde, lurraldeko klima epelak eta azpiegitura egokiak turismoaren hazkuntza bideratu dute.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentziera eta gaztelania dira erkidegoko hizkuntza ofizialak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Exonimia zerrenda. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-01-19).
  2. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2016.01.01

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]