Valentziako Fallak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Monument faller bat, erregai.
Valentziako fallerak ekitaldi batean udaletxeko balkoian.

Valentziako Fallak (katalanez Falles, gaztelaniaz Fallas) Valentziako Erkidegoko herri batzuetan martxoaren 15etik 19 arte ospatzen den jaia da, horien artean Valentzian bertan ospatzen direnak .

Festes de Sant Josep ("San Joseren festak") San Joseren omenez ospatzen da, zurginen patroia dena. Argentinako Mar del Plata hirian ere ospatzen dira, valentziar etorkin ugari hartu baititu.

Falla izendapena, orokorrean material erregarriz eginiko eraikuntza artistikoen ondorioz jasotzen du, ninot bezala ezagutzen diren irudiak eta elementu konposaketak irudikatzen dituztenak. Historian zehar, materialak eboluzionatzen joan dira, baina, tradizionalki, ninot hauek argizarizkoak ziren. Gaur egun, tamaina handieneko irudiak, kortxo zuri bezala ere ezagutzen den poliestireno hedatuz egiten dira, arinagoak eta tamaina handiagokoak diren irudiak egitea ahalbidetzen baitu. Nazioarteko interes turistikoko jai bezala katalogatua dago.

Valentzian, izena arlo guztietara hedatzeko ohiturarekin, izen hau, jaiaren izen orokorrera eta falla batzordea osatzen duten biztanle taldera ere hedatzen da, batzorde honetako kideak, faller/fallero edo fallera bezala ezagutzen direlarik. Falla batzorde bakoitzak, faller talde bakoitzak, lehiaketan parte hartzen duen falla (monumentua) bat aurkezten du.

Hiri bateko jaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxeko Plazako falla 2008.

Valentzia hirian eta Valentziar Erkidegoko herri eta hiri askotan oso errotuta dagoen jaia da. Gaur egun, jai hau, erakargarritasun turistiko oso garrantzitsu bihurtu da.

Bere jatorria, oso xaloa da, zurgintza lantegietako hondakinen erretze soil bat. Baina valentziar herriaren irudimenak, bere kultura eta historiaren ezaugarri propio guztiak erantsi dizkio.

Valentziako hiriko aratusteak direla esan daiteke, non kritika eta pikarokeria guztia, cadafaletan (monumentuak) iraultzen den (horiek erretzean, arazo eta gauza txar guztiak ezabatzen direla uste delarik (Zalduondon Markitosekin gertatzen den bezala)). Jai honetan, kultura definitzen duten zenbait alde ere batzen dira, alde horiek, sua, musika, bolbora, kalea eta bunyolak (kauserak) direlarik.

Hiriko ia kale bakoitzean Casal Faller bat dago, falla batzorde bakoitzaren bilgunea, urte osoan zehar, jaia eta bere monumentu propioa ordaintzeko diru iturriak bilatzen dituztenak. Gainera, ohi, falla batzorde bakoitzak, umeen batzorde bat ere badu, soilik umeek osatutakoa, hauek ere, euren falla propioa aurkezten dutelarik. Umeek egindako fallek, gehienez ere, 3 metroko diametroa izaten dute, eta umeen mundutik gertuago dauden estetikadun irudiez osatuak daude, eta ohi, ez dute gai kritikorik erakusten.

Martxoak 15etik martxoak 19 arte, egunak eta gauak Valentzian, etengabeko jaia dira. Baina jada martxoak 1etik, mascleták egiten dira, petardo eta su artifizialezko ikuskizunak, non musika konposizioak lortzen diren bolbora kanoien zarataren bidez. Ikuskizun hauek, udaletxeko plazan ospatzen dira, hiriaren erdian, arratsaldeko 14:00etan. Falla batzorde batzuk, mascletá delakoak botatzen dituzte euren casal edo bilguneen ondoan falla astean.

Falla guztiak (386 2007an), aurrekontuaren arabera ordenatutako mailetan sailkatzen dira (Berezia, Lehenengoa (A eta B), Bigarrena (A eta B), Hirugarrena (A, B, C)... eta hala Zazpigarrena (C) iritsi arte) eta maila bakoitzaren barnean, fallarik hoberena aukeratzen den lehiaketa bat ospatzen da. Horretarako, ezaugarri ezberdinak kontutan hartzen dira: monumentaltasuna, arriskua, gaia, koloretasuna, etab.... Ninot indultatik (panpin indultatua) hoberena ere aukeratzen da, erretzetik salbatuko dena. Sari hauek, ez dira sari materialak, soilik lortutako sariaren harrotasuna, fallan banderatxo batekin adieraziko dena cremà egunerarte. Sariak, maila guztietako batzordeentzako harro sentitzeko arrazoia diren arren, komunikabideetan, protagonista, Sekzio Berezia da. Honetan, hiriko fallarik garestienek parte hartzen dute, jada 720.000 euroko kostua gainditu dutenak. Diru hau, falla bakoitzeko falleroen artean eta beste elementu batzuetatik biltzen dena, adibidez: lortutako sariak, kalean erakusketak (kale apaindu eta/edo argiztatuak), bisitak fallaren barne barrutitik edo loteria salmenta. Azken urteetan, babesle komertzialek garrantzi handia hartu dute falla batzordeen ekonomian, batez ere maila garrantzitsuenetan (Berezia eta RbD), falletako monumuentuen finantzaketa iturri nagusia direnak.

Batzordeen xedea, San Jose egunerako falla eraikitzea den arren, urtearen gainontzeko zatian, casal bakoitzean, mota orotako ekintza kultural, sozial eta festiboak egiten dira, falla batzordeak, Valentziako eta jai hau ospatzen den gainontzeko udalerreitako gizarteko eta elkarte bizitzaren ardatz nagusietako bat bihurtzen dituztenak.

Fallak monumentu bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentziako Fallak Aldatu lotura Wikidatan