Valentziako golkoa
Wikipedia(e)tik
Valentziako golkoa[1] (gaztelaniaz: Golfo de Valencia; valentzieraz: Golf de València) mendebaldeko Mediterraneo itsasoan dagoen golkoa da.
Geografia [aldatu]
Tarragonako Ebroren delta eta Alacanteko Nau lurmuturra artean kokatuta dago, hau da ia 400 kilometroko luzera du.
Iparraldetik hegoaldera, hauek dira golkoan ahoa duten ibai nagusiak: Mijares, Palància, Turia, Jucar, Serpis, Girona eta Gorgos.
Eskualdeko portu nagusiak Valentzia, Gandia, Sagunt, Castelló de la Plana eta Sant Carles de la Ràpita dira.
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |