Valentín Lamas Carvajal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valentín Lamas Carvajal

Bizitza
JaiotzaOurense1849ko irailaren 1a
Herrialdea Espainia
HeriotzaOurense1906ko irailaren 4a (57 urte) (56 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of San Francisco, Ourense (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta poeta
Genero artistikoaolerkigintza
opinion journalism (en) Itzuli

Valentín Lamas Carvajal (Ourense, 1849ko irailaren 1a - Ourense, 1906ko irailaren 4a) galizierazko idazle nabarmena izan zen, kazetaria izateaz gain.

Rexurdimento garaiko egilerik nabarmenetakoa izan zen, Rosalia de Castro eta enparauekin batera. Kazetari moduan, El Eco de Orense kazetaren zuzendaria eta El Heraldo Gallego egunkariaren sortzailea izan zen, 1880 arte argitaratua, bai eta O Tío Marcos da Portela astekaria ere (galizieraz idatzitako lehenengoa), oso harrera ona izan zuena eta 1876tik 1890 arte martxan egon zena. Bertan Catecismo do Labrego argitara eman zuen 1888an zazpi aletan, umorez egindako eta kritika soziala egiten duen lana zena, arrakasta handia lortu eta hurrengo urtean liburu moduan kaleratu zuena.

Bestela, 1887an Gallegada. Tradiciós, costumes, tipos e contos da terriña 19 narrazioren bilduma egin zuen, O tío Marcos da Portela aldizkarian argitaratutako lanak batuz. Lan honen tonua ere komiko, kostunbrista eta kritikaria da.

Azkenik, Real Academia Galega erakundearen sortzaileen arten dugu. Dia das Letras Galegas dedikatu zioten 1972an.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dez Cartas ôs Gallegos (1875)
  • Espiñas, Follas e Froles. Colección de Versiños Gallegos (Ramiño Primeiro) (1875)
  • Espiñas, Follas e Froles. Colección de Versiños Gallegos (Ramiño Segundo) (1876)
  • Saudades Gallegas (1880)
  • A Musa das Aldeas (1890)

Prosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gallegada, Tradiciós, Costumes, Tipos e Contos da Terriña (1887)
  • Catecismo do Labrego (1889)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentín Lamas Carvajal Aldatu lotura Wikidatan