Valery Larbaud
Wikipedia(e)tik
Valery Larbaud (Vichy, 1881 - ibidem, 1957) frantses idazlea izan zen. Oso gaztetandik hasi zen idazten zenbait aldizkaritan, eta S. Butlerren eta Gómez de la Sernaren obrak itzuli zituen aldi berean. Eleberria eta literatura-saiakera jorratu zituen nagusiki. Obra nagusiak: Fermina Márquez (1911), A. O. Barnabooth, poésies et journal intime (1913), Amants, heureux amants (1926), Jaune, bleu, blanc (1927), Aux couleurs de Rome (1938) eta Sous l´invocation de saint Jérôme (1946).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.