Valladolideko Errege Entzutegi eta Kantzelaritza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 41°39′23.19″N 4°43′14.02″W / 41.6564417°N 4.7205611°W / 41.6564417; -4.7205611

Viverotarren jauregia, XV. mendearen amaiera Kantzelaritzaren egoitza bilakatu zena.

Valladolideko Errege Entzutegi eta Kantzelaritza (gaztelaniaz: Real Audiencia y Chancillería de Valladolid) 1371n Henrike II.a Gaztelakoak ezarritako epaitegia izan zen, Gaztelako Kontseiluak kontuan hartu gabe Gaztelako Koroa osoan konpetentzia zuena.

Valladoliden egoitza zuen epaitegi goren honek Erdi Aroan eta Aro Modernoan iraun zuen, 1834an Espainiako Auzitegi Gorenak ordezkatua izan arte.

XV. mendean bere jurisdikzioaren zati bat galdu zuen, hasieran Ciudad Realen, gero Granadara eraman zutena, beste Kantzelaritza sortu zutelako.

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran bakarra izan arren denboraren poderioz gai ezberdinak jorratzen zituzten geletan antolatu zen bere konpetentziak hobeto betetzeko. Zuzenbide zibilaz arduratzen ziren entzuleek Zibileko Gela (Sala de lo civil) osatu zuten, era berean, zuzenbide penalaz arduratzeko Krimenen Gela (Sala del crimen) eta kaparetasuna frogatzeko Kaparetasunaren Gela (Sala de la Hidalguía) sortu zituzten. Bizkaiko Gela (sala de Vizcaya) ere bazuen, non entzuleek Bizkaiko Foruan oinarritutako erabakiak hartzen zituzten.