Valle de los Caídos
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Santa Cruz del Valle de los Caídos zelaigunetik ikusita |
||||
| Herria | San Lorenzo de El Escorial | |||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | ||||
| Koordenatuak | 40°38′31″N 4°9′19″W / 40.64194°N 4.15528°WKoordenatuak: 40°38′31″N 4°9′19″W / 40.64194°N 4.15528°W | |||
| Garaia | 1940ko hamarkada | |||
Valle de los Caídos (euskaraz: Eroritakoen harana) San Lorenzo de El Escorialen, Guadarramako mendilerroaren Cuelgamuros haranean hain zuzen ere, Francisco Franco diktadoreak Espainiako Gerra Zibilean eroritakoen omenez eraikitako monumentua da[1].
Pedro Muguruza eta Diego Méndezek diseinaturiko monumentua 3.360 akreko azalera duen mediterranear basoko eremu batean eraiki zuten, Beneditar basilika baten ondoan.
Lanak 1940an hasi eta hemezortzi urte iraun zituzten, 1958ko apirilaren 1ean ireki arte. Aurrekontu ofiziala 1.159 bilioi pesetarena zen.
Bere esangura eta mantenua eztabaidatuak dira oso, alde batetik monumentua eraikitzeko erabili ziutuzten langile asko presoak, horietako asko errepublikazaleak, zirelako[2] eta, bestetik, bertan omendutako eroriak alde batekoak zirelako, matxinoen aldekoak, noski. Errepublikazaleak ere badaude, baina senideen baimenik gabe lurperatuak[3].
Eraikina Patrimonio Nacionalek, Espainiako Gobernuaren ondare agentziak, kudeatzen du eta 2009an bere itxiera erabaki zuen[4].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Olmeda, Fernando (2009), El Valle de los Caídos. Una memoria de España, Bartzelona: Atalaya, ISBN 978-84-8307-874-7
- ↑ Preston, Paul (2005), Franco caudillo de España, Bartzelona: RBA Coleccionables, S.A., ISBN 84-473-3637-9
- ↑ Gómez, Luis (2007-10-21), «El Valle de los desconocidos», El País, http://www.elpais.com/articulo/espana/Valle/desconocidos/elpepuesp/20071021elpepinac_12/Tes
- ↑ «Una decisión polémica: Ordenan el cierre del Valle de los Caídos por tiempo indefinido», Diario de la Sierra, 2010-2-10, http://www.diariodelasierra.es/2010/02/11/una-decision-que-traera-polemica-ordenan-el-cierre-del-valle-de-los-caidos-por-tiempo-indefinido