Valmiki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Valmiki Ramaiana idazten

Valmiki Indiako antzinako jakintsua izan zen, elezaharraren arabera Ramayana epopeiaren egilea dena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren bizitzaren berri segururik ez da, baina K. a. V. mendearen inguruan bizi izan zela uste da. Elezaharraren arabera bidez bide eskean ibiltzen zen behartsua zen Valmiki; bidaia horietako batean jakintsu bat topatu zuen, eta haren gomendioz, bere bekatuak garbitzeko Mara hitza (Ramaren anagrama) etengabe errepikatuz egon zen urte askotan, inurriek gorputz osoa estaltzen ziotela. Denbora horretan jakintza erdietsi zuen eta filosofia hinduaren oinarri nagusi diren obrak idatzi ahal izan zituen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valmiki Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]