Van (aintzira)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Van aintzira, (Landsat argazkia)

Van[1] (turkieraz Van Gölü, armenieraz Վանա լիճ) Turkiako aintzirarik handiena da, eta herrialdearen ekialdeko muturrean dago. Sumendi jatorriko ur gaziko aintzira bat da, bere urentzako iteerarik gabe, bere emaria, inguruko mendietatik jaisten diren ibai ugarietatik jasotzen duena. 120 kilometroko luzera eta 80ko zabalera du, eta 3755 kilometro karratuko azalera hartzen du. Garaierari dagokionez, itsasoaren mailatik 1.719 metrora dago. Bere ekialdeko ertzean, Van dago Van probintzia turkiarraren hiriburua dena.

Aintzira, Pleistozeno garaiko uneren batean eratu zen, Nemrut sumendiaren laba koladek Mus lautadarako mendebalderako irteera itxi zutenean. Gaur egun lo, sumendia, aintziraren mendebaldeko ertzaren ondoan dago, eta aktibitaterik gabeko beste sumendi bat nagusi da iparraldeko zatian.

Aintzirako urak, aberatsak dira sodio karbonatoan eta lurrinketa bidez ateratako beste gatz batzuetan, garbigarri bezala erabiltzen direnak.

Aintzira, nekazal eremuez inguratuta dago, fruta-arbolez eta labore zelaiekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Van (aintzira) Aldatu lotura Wikidatan