Vancouver (uhartea)
Vancouver[1] Kanadako mendebaldean dagoen uhartea da, Ipar Ozeano Barean kokatutakoa eta administratiboki Britainiar Kolunbiako probintzian sartutakoa. Georgia, Johnston eta Queen Charlotte itsasarteek bereizten dute Kanadatik eta Juan de Fuca itsasarteak Estatu Batuetatik. Ipar Ameriketako Ozeano Bareko uharte handiena da: 31.284 km2.
Hiriburua Victoria hiria da. Hiri nagusiak: Duncan, Nanaimo, Port Alberni, Courtenay, North Cowichan eta Campbell River.
Eduki-taula |
Ingurune naturala [aldatu]
Uhartearen erdialdea Strathconako parke naturalak hartzen du, eta Cape Scott parkeak mendebaleko kostaldea. Oso uharte menditsua da, eta punturik altuena Golden Hinde mendia (2.198 m) da.
Ekonomia [aldatu]
Uharteko ekonomia nekazaritzan (barazkiak, fruitu arbolak), arrantzan, mea baliabideen ustiapenean (ikatza, burdina, kobrea), industrian (janari industria, zurgintza, metalurgia) eta turismoan oinarritzen da.
Historia [aldatu]
1744an espainiar marinelak eta 1748an James Cook britainiar itsasgizona izan ziren uhartera iritsi ziren lehen europarrak.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Vanvouverreko turismo webgunea
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.