Vasa dinastia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vasa dinastiaren armarria

Vasa dinastia edo Vasa etxea Suedia ko (1523-1654) eta Poloniako (1587-1668) aginpidea izan zuen dinastia izan zen.

Jatorriz Upplandekoa zen. Bi adar bereizten dira, Suediakoa bata eta Poloniakoa bestea. Suedia Danimarkatik bereizi zenean Suediako errege bihurtu zen Gustavo I.a izan zen Vasako dinastiaren sortzailea. Haren hiru seme ere, Erik XIV.a, Joan III.a eta Karlos IX.a, Suediako errege izan ziren. Suediako adarreko azken kidea Kristina erregina izan zen, Karlos IX.aren iloba eta Gustavo II.a Adolforen alaba, 1654an bere lehengusu Karlos X.aren alde abdikatu zuena.

Poloniako aginpidea Suediako Gustabo I.aren iloba eta Joan III.aren seme Sigismundo III.a errege bihurtu zenean eskuratu zuen Vasa dinastiak. Sigismundo III.a Suediako errege ere izan zen 1592 arte. Haren ondorengoak Ladislao IV.a (edo VII.a) eta Kasimiro V.a izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vasa dinastia Aldatu lotura Wikidatan