Vasco Pratolini
Wikipedia(e)tik
Vasco Pratolini italiar idazlea izan zen (Florentzia, 1913 - 1991). Oso familia apaleko semea zen, eta Florentziako herri xehearen deskribapen zehatza egin zuen bere lehen eleberri laburretan: Il tappeto verde (1941), Cronica familiare (1947) eta Il quartiere (1944). Gobernu faxistak auzo pobreenetan zuen eragina agertu zuen Cronaca dei poveri amanti (1947), Un eroe del nostro tempo (1949) eta La ragazze di Sanfrediano (1952) obretan. Una storia italiana trilogian (1955-1966), bestalde, 1872-1944 bitarteko Italiako historia aztertu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.