Vasco da Gama
Wikipedia(e)tik
Vasco da Gama (Sines, Setubal, 1469-Cochim, India, 1524) nabigatzaile eta esploratzaile portugaldarra izan zen.
Familia noble batean jaioa. Espezieak lantzen zituzten herrialdeak aurkitzeko enkargua eman zion erregeak, Espainiaren aldea murrizteko. 1497.urteko uztailaren 8an Tajotik irtendako itsasontziaren buru izan zen, Afrikako kosta ondotik joan eta Indiaraino iristeko asmoarekin. Mozambiketik pasa ondoren iritsi zen Indiara eta 1499.urtean Lisboara itzuli. Beste bi aldiz joan zen Indiara eta geroago, bertako erregeorde izendatu zuten arte.