Vasili Aksionov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vasili Pavlovitx Aksionov (Kazan, Sobietar Batasuna, 1932 - Mosku, Errusia, 2009) sobietar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leningraden medikuntza-ikasketak egin, eta medikuntzan jardun zuen hainbat probintziatan eta Moskun.

Irudimen handia eta hizkera arrunta erabiliz, ospe handia lortu zuen bere herrian, 1960 eta 1970eko hamarkadetako Moskuko gizarte-bizitza islatzen duten ipuin eta nobelen egile gisa. Junost aldizkarian argitaratu zuen lehen eleberria, Izarretarako txartela, 1961ean liburu gisa berrargitaratu zena. Kritika zorrotzak jaso zituen kontserbadoreen aldetik, ezinegon politikoa gaitzat hartu eta orduko gazteen erara lagunarteko hizkera erabiltzen zuelako.

Marokoko laranjak (1963) eta Ilargirako bidearen erdian (1966) ipuinetan ere agerian uzten du gizartean nagusitzen ari den atsekabea. Oso ezaguna da Aksionoven Kutxen desfalkua satira ere (1968).

Bere herrialdeko egoera politikoa zela eta, Ameriketara alde egin behar izan zuen, eta hantxe argitaratu zituen Errekuntza (1980) eta Gure urrezko txatarra (1981) nobelak.

2004an, Biarritzen hartu zuen bizilekua. 2006an, Moskva-kva-kva eleberria argitaratu zuen Moskuko Oktyabr aldizkarian. 2009ko uztailean hil zen Moskun, hirurogeita hamasei urte zituela.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vasili Aksionov Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]