Vasili Rozanov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vasili Rozanov

Bizitza
JaiotzaVetluga (en) Itzuli1856ko maiatzaren 2a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
HeriotzaSergiev Posad1919ko otsailaren 5a (62 urte)
Hobiratze lekuaHirutasunaren eta San Sergioren Lavra
Familia
Ezkontidea(k)Polina Suslova (en) Itzuli  (1880 -  ezezaguna)
Hezkuntza
HeziketaFaculty of History and Philology of Moscow University (en) Itzuli
Moskuko Ubiertsitate Inperiala
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, literatura-kritikaria, kazetaria, idazlea eta iritzi-kazetaria
InfluentziakFiodor Dostoievski, Konstantin Leontiev (en) Itzuli, Pavel Ivanovich Melnikov (en) Itzuli eta Nikolay Strakhov (en) Itzuli
MugimenduaFilosofia kontinentala

Vasili Vailievitx Rozanov (Vetluga, 1856ko maiatzaren 2agreg./apirilaren 20ajul. - Mosku, 1919ko otsailaren 5a) errusiar filosofoa, kritikaria eta idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxe oneko semea zen eta Moskuko unibertsitatean egin zituen historia-ikasketak. Historia- eta geografia-irakasle jardun zuen aldi batez, baina horretarako bokaziorik ez zuela eta, literatura-lanetan murgildu zen. 1880an Polina Suslovarekin, Fiodor Dostoievskiren aurreneko maitalearekin, ezkondu zen.

1890ean argitaratu zuen Dostoievskiren lanei buruzko lehen lan kritikoa. 1880. urtetik aurrera San Petersburgon bizi izan zen eta kristauen eta juduen erlijioaren aurka panfleto ugari plazaratu zuen, izadiaren harmonian oinarrituriko erlijio baten eta joera eslavisten alde.

1899tik aurrera utzi zioten Novoye vremya (Garai berriak) egunkari kontserbadorean idazten eta 1905etik aurrera huts egindako iraultza saioaren alde idatzi zuen Russkoye slovo (Errusiarren hitza) egunkari progresistan.

1912an argitaratu zuen obra gorena, Uyedinnye, pochti na pravakh rukopisi (Bakarkako gogoetak, ia bakartasunean inprimatuak), errefrauz eta saiakera laburrez osatua.

1917ko iraultza ondorengo egunetan Moskutik hurbil zegoen monasterio batera joan zen eta han hil zen bi urteren buruan, eliza ortodoxoarekin adiskidetu ondoren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vasili Rozanov Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]