Vatikanoko Museoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vatikanoko Museoak.
Vatikanoko Museoen sarrera nagusia
Vatikanoko Museoen eskailera nagusiak, Giuseppe Momo arkitektoak 1932an diseinatuak
Laocoonte eskultura-taldea

Vatikanoko Museoak Vatikano Hiriko artelanek eta eskulturek osatzen duten erakusketagunea da. Artelan guzti horiek Eliza Katoliko Erromatarraren bildumaren zati dira. Museoak Julio II.a Aita Sainduak bildutako lan guztiekin osatu ziren. Era berean, aipatu beharra dago Aita Sainduak artelanak publikora ikusgai jarri zituzten lehenengoetariko agintariak izan zirela.

Kapera Sixtinoa Vatikanoko Museoen atal bat da.

[aldatu] Historia

Vatikanoko Museoen sorrera Julio II.a Aita Sainduaren eskutik abiatu zela aipa daiteke, 1503an Belvedere Jauregiko patio nagusia eskulturaz hornitu zuenean. Eskultura horien artean, Laocoontea, Venus alaia edo Tibera bezalako artelan garrantzitsuak zeuden. Ondoren, beste eskultura batzuk Estatuen patioan erakutsi ziren, eta hurrengo berrehun urteetan askoz artelan gehiago ere gehitu ziren bildumara.

1756an, Benedikto XIV.ak Liburutegi Eliz-Museoa sortu zuen.

1767an, Klemente XIII.ak sortu zuen leku berean Museo Profanoa, monumentu erromatarrak konserbatzeko asmoz. Horrez gain, Pio-Klementinoar eta Chiaramonti Museoak, eta Lapidaria galeria sortu ziren.

1837an, Gregorio XVI.ak Gregoriar Etruriar Museoa sortu zuen, eta urte batzuk geroago artelan kristau asko gehitu ziren bildumara.

1870tik aurrera, Estatu Pontifizioaren bukaerarekin batera, aldaketa berri asko gauzatu ziren museoan. 1932an Pinakoteka zabaldu zen, eta Napoleonek ekarritako artelan asko berreskuratu eta erakusten hasi ziren. Hurrengo urteetan zehar, zabalkuntza prozesu asko jasan zituen museoak, aspaldiko bildumak bateratuz eta gela berriak zabalduz. 2000ko otsailean sarrera monumentala zabaldu zen.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Vatikanoko Museoak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak