Vatslav Nijinski
Vatslav Fomitx Nijinski (errusieraz Вацлав Фомич Нижинский; Kiev 1890eko martxoak 12-Londres 1950eko apirilak 8) poloniar jatorriko ballet dantzari eta koreografo errusiar bat izan zen.
Nijinski historiako dantzaririk dohatsuenetako bat izan zen, eta bere birtuosismoagatik eta bere karakterizazioen intentsitate eta sakontasunagatik nabarmendu zen. En pointe deritzona egin zezakeen, oso abilezia arraroa bere garaiko dantzarien artean, eta argi eta garbi grabitatea desafiatzen zuten jauziak egiteko bere trebezia ere legendarioa izan zen.
Lehen urteak eta lana [aldatu]
Kieven jaio zen errusiartutako dantzari poloniarren familia batean. Poloniera oso gutxi ezagutzen zuen arren bere burua poloniartzat zuen. 1900ean Inperioko Ballet Eskolara batu zen, non Enrico Cecchetti, Nicholas Legat eta Pavel Gerdtekin ikasi zuen. 18 urterekin paper protagonistak zituen Mariinski Antzokian.