Vedda etnia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Veddah man from Sri Lanka resembling Australian Aborigines
Sri Lankako vedda gizona.

Vedda Asian, Sri Lanka uharteko ekialdeko oihanetan eta mendietan bizi den etnia da. Uharteko lehen biztanleak izan ziren veddak. Arrazaz zurien eta beltzen artekoak dira, eta nolabaiteko antza dute australiar jatorriko leinuekin: txikiak dira (1,55 m), azal ilunekoak, dolikozefaloak, betzulo-gain nabarmenak dituzte, sudur zabal zapala eta ezpain lodiak. Haietako batzuek oso molde zaharreko kultura dute, Harri Arokoa ia-ia, harpeetan bizi dira, eta fruituak biltzetik, ehizatik eta arrantzatik bizi dira. Haien jatorrizko hizkuntza vedda hizkuntza da, baina gaur egun hainbat veddaren lehen hizkuntza sinhala edota tamilera dira. Gaur egun srilankarrekin nahastuta bizi dira ia guztiak: 1911n, gobernuaren arabera, 5.500 inguru ziren, eta 800 baino ez srilankarrengandik bereiz bizi zirenak 1964an.

Erreferentziak [aldatu]