Vega hotel eraikuntza

Koordenatuak: 43°19′22″N 2°25′20″W / 43.322781°N 2.422144°W / 43.322781; -2.422144
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vega hotela» orritik birbideratua)
Vega hotela
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaOndarroa
Koordenatuak43°19′22″N 2°25′20″W / 43.322781°N 2.422144°W / 43.322781; -2.422144
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXX. mendea
Arkitektura
ArkitektoaPedro Gimon
Estiloaarkitektura modernoa
Euskal estiloko arkitektura
Ondarea
EJren ondarea44

Vega hotela Pedro Guimónek XX. mendearen hasieran diseinaturiko hotela da, Ondarroan kokaturikoa.

2004ko irailaren 1ean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu kategoriarekin.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroa, Euskal Herriko beste herri batzuk bezala, asko hazi zen XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran eta horren ondorioz sortu zen zabalgunea. Garai horretan eraikin interesgarriak egin ziren, nahiz eta gehienek ez duten gaur arte iraun. Horrek garrantzi berezia ematen dio hotel honi, arkitekturak eta hirigintzak garai hartan izan zuten garapenaren erakusgarri baita. Garapen horren eragileen artean, berriz, sona handiko arkitektoak egon ziren, Ricardo Bastida eta Pedro Gimon, kasu.

Hotel Vega eraikina —hasieran, "Hotel de la Bahía"— Pedro Gimon Egiguren bilbotar arkitektoaren gaztetako lana da. Pedro Gimon arkitektoa funtsezkoa izan zen XX. mendearen lehenengo erdiko arkitekturan, lan teoriko handia egin baitzuen euskal estiloa berpizteko, gaztelaniaz neovasco eta frantsesez neo-basque izenez ezaguna den hori sortzeko. Bere lana oso aldakorra da, estilo asko erabili baitzituen bere produkzioan, batzuetan aldi berean. Berak egindako eraikin asko bota egin dira; hotel hau da, beraz, arkitekto bikain honen lanaren testigantza ematen duten bakanetako bat.

XX. mendearen hasierako arkitekturaren erakusgarri da. Zenbait elementuri erreparatuz, modernismoaren barruan koka daiteke eta, daukan soiltasun dotore horrek déco artea iragartzen du, nahiz eta badituen Bizkaiko garai hartako arkitekturaren berezko elementuak ere.

Eraikinak etxadiko iparraldeko lursaila hartzen du eta hiru fatxada ditu. Oinplano laukizuzena du, 17 metroko zabalera eta 13 metroko sakonera duena, gutxi gorabehera. Behekoaz gain, lau solairu ditu, estalki faldoidunaren hegalak errematatuak. Fatxadetan nahastu egiten dira begiratoki irtenak eta proportzio bertikala duten leiho lerrokatuak. Hiru fatxadak desberdinak dira, eta horietako bakoitza simetrikoa da. Simetria hori nabarmentzeko, elementu desberdinak erabiltzen dira: mendebaldeko fatxadan, begiratoki irten bat, hoteleko sarreraren gainean, erdi-erdian, jarria; iparraldekoan tximinia bat, fatxadako kanpoko aldean egina eta ekialdeko fatxadan, berriz, ertz bietan egindako elementu-konposizio bertikal bat. Azken horretan, gainera, terraza handi bat dago beheko solairuan; horren gainean, lehenengo solairuan, terraza handi bat jabaloien gainean jarrita, bigarrenean eta hirugarrenean begiratoki irten oktogonal bana eta, gainean, laugarrenean, balkoi bat. Burdineriako zenbait elementutan (balkoietako karalak) eta zurerian, zantzu modernistak ikus daitezke. Begiratokietan gillotina-leihoak daude, jatorri ingelesekoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa