Vendéeko gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Henri de La Rochejacquelein Choleteko borrokan, 1793ko urriaren 13an"
Paul-Émile Boutigny (XIX. mendea)

Vendéeko gerra edo Vendéeko matxinada Frantziako Iraultzaren aldekoek eta kontrakoek borrokatu zuten gerra zibila izan zen, Frantziako Lehen Errepublikan (1793-1796) izandako barne gatazka bortitzena.

Loiraren hegoaldean dagoen eskualde honetan ere, Frantzia osoan bezala nekazariek haren nahigabea erakutsi zuten Iraultzaren lehenengo pausoetan, batez ere iraultzaileek Eliza Katolikoaren aurka egin ahala. Baina kanpoko etsaiengandik defendatzeko 1793an burututako errekrutatze masiboak zirela kausa piztu zen Vendéen matxinada. Hastapenean, nekazarien matxinada klasikoa (irizpide politiko garbirik gabe) besterik ez bazen ere, geroago mugimendu kontra-iraultzaile bilakatu zen.

Gerran epe desberdinak gertatu ziren. 1795eko udaberrian bakea ere lortu zen. Hala ere, benetako amaiera 1796an baino ez zen iritsi, borroka latz, heriotza eta suntsipen ugariren ostean. Izan ere, hainbat aditu modernoren ustetan Vendéen pairatutako errepresioa lehen genozidioa izan zitekeen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vendéeko gerra Aldatu lotura Wikidatan