Vendsyssel-Thy
| Vendsyssel-Thy | |
|---|---|
Skageneko itsasargia. |
|
| Geografia | |
| Kokalekua | Skagerrak |
| Koordenatuak | 57°06′N 09°30′E / 57.100°N 9.500°EKoordenatuak: 57°06′N 09°30′E / 57.100°N 9.500°E |
| Azalera | 4.685 km2 |
| Administrazioa | |
| Eskualdea | Ipar Jutlandia |
| Hiri populatuena | Hjørring (24.963 bizt.) |
| Demografia | |
| Biztanleria | 302.546 |
| Dentsitatea | 65.39 bizt./km² |
Vendsyssel-Thy Danimarkako iparraldean dagoen uhartea da, herrialdeko bigarrena Groenlandia kontutan hartzen ez bada, 4.685 km²-ko azalera baitu. Populazioari dagokionez hirugarrena da, 302.546 biztanlerekin. Limfjord fiordoak banatzen du kontinentetik, nahiz eta askotan Jutlandia penintsularen parte kontsideratzen den. Izan ere 1825ean gertaturiko uholde batek bihurtu baitzuen uharte.
Eduki-taula |
Izena[aldatu]
Uhartea eratu zenean hiru barruti ezarri ziren, ekialdean Vendsyssel, mendebaldean Thy eta bi aldeak batzen Hanherrederne. 2007ko banaketa administratibo berriarekin ordea Thisted, Jammerbugt, Hjørring, Brønderslev eta Frederikshavn udalerriak sortu dira eta uharteari Ipar Jutlandiako Uhartea (danieraz Nørrejyske Ø) deitu zaio, jendeak aurrekoa erabiltzen badu ere.
Geografia[aldatu]
Iparraldeko Jutlandiako eskualdean sarturik dago. 4.865 km²-ko azalera du eta 302.546 biztanle (2010) bizi dira bertan. Herri handienak Hjørring eta Frederikshavn dira eta iparralderen dagoen herria Skagen.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- Skagen lurmuturra.
- Limfjord.
- Thy Parke Nazionala.
- Aggersborg gotorleku bikingoa.
- Lindholm Høje hilerri bikingoa.
Iruditegia[aldatu]
-
Skagen lurmuturra.
-
Aggersborg gotorleku bikingoa.
-
Lindholm Høje hilerri bikingoa.