Ceann Trá

Koordenatuak: 52°08′00″N 10°21′59″W / 52.133383°N 10.366459°W / 52.133383; -10.366459
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ventry» orritik birbideratua)
Ceann Trá
Ventry
herrixka
Ventry badia eta udalerria. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Irlanda
Munster
Kerryko konderria
Izen ofizialaCeann Trá
Posta kodeaK
Geografia
Koordenatuak52°08′00″N 10°21′59″W / 52.133383°N 10.366459°W / 52.133383; -10.366459
Map
Demografia
Informazio gehigarria
http://www.dingle-peninsula.ie/ventry/

Ceann Trá (ingelesez Ventry) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderrian kokatzen den udalerria da. Dingle penintsulan dago, Dingle udalerritik 7 kilometro mendebalderantz, antzinean Ventry udalerria peninstula osoko portu nagusia izan zen. Gaur egun udalerri honetako hondartza oso ospetsua da turisten artean.

Ventry udalerritik sei kilometro mendebalderuntz joanez gero Dunbeg (An Dún Beag) delakoaren hondakinak daude, amildegi edo itsaslabar sakon baten ertzean kokatzen den Burdin Aroko gotorlekua, bertan antzinako harrizko etxeak eta Caol edo Cháil Mic Crimthainn delakoaren hilerria topa dezakegu, Fenian ziklo mitologikoan gertatu zen Ventryko Batailaren azken hildakoa izan zelarik. .

Honetaz gain, Ventry udalerria Irlanda osoan arras ospetsua den futbol gaeliko kiroleko Páidí Ó Sé jokalariaren sorlekua ere bada, honek udalerriko elizaren inguruan bere jabetzako pub edo taberna bat duelarik. Canon James Goodman musika bildumaria ere Ventry udalerrian hazi zen.

Ventry udalerriko leku interesgarri bat Rahinnane gaztelua da, hau Kerryko Zalduna edo Knight of Kerry zenaren bizilekua zen. Kerryko Zalduna zena Cromwelliatar Aroa arte bertan bizi izan zen. Gaztelua ringfort zahar (harrizko eraztun itxurako eraikinak) baten aldamenean eraikia dago. Ringfort hau eraiki eta ondoren sei metroko harresiak gehitu zitzaizkion, honek hobi bat zuenaren itxura ematen dio, nahiz eta honek holako gauzik behin ere ez izan. Rahinnane gaztelua bere harrizko eskailerekin oraindik oso garbi eta txukun dago, halere lehen solairutik hasi eta bigarrenera igotzea nahiko harriskutsua izan liteke.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]