Venus Willendorfekoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Venus Willendorfekoa.

Venus Willendorfekoa, emakumezko estatua antropomorfo txiki bat da. Willendorfetik gertu dagoen paleolitoko aztarnategi batean topatu zuen, Danubioko ibaiertzean, Josef Szombathy izeneko arkeologo austriar batek 1908an.

Paleolitoko venusetatik ezagunena da. Aurpegi zehaztugabea eta amatasunarekin lotuta dauden gorputzeko atalen handizkatze nabari bat (sabel handia, bular ikaragarriak eta hanka lodiak) dituzten emakume-irudiak dira. Erabat biluzik dagoen emakume lodi horren irudia Neolitoko eskultura egiptoar, greko eta babilonikoetan ere ohikoa zen.

Venus Willendorfekoaren deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venus Willendorfekoa albotik.

Emakume horren irudia, biluzik, 11,1 zentimetro garaieran, 5,7 zabaleran eta 4,5 lodieran 15 zentimetroko zirkunferentziarekin eta lodikotea, lekukoa ez den kareharrian zizelkatua izan zen, eta okre gorriz tindatua.

Irudiak frontaltasun-legea betetzen du, buruak, arinki, eskuineko bularralderantz begiratzen duela badirudi ere.

Errepresentazio konbentzionala dirudi, ez errealista, sabelaldea, bulba, ipurmasailak eta bularrak tamaina handikoak direlako. Azterketa askok, hor, ugalkortasunaren kontzeptuarekiko erlazioa dagoela ondorioztatu dute.

Eskuak oso argalak dira eta ia hautemanezinak. Aurpegia ez dago begi-bistan, burua ilekordak diruditen formekin estaltzen zaiolarik orrazkera edo txapel motaren batekin, eta aurrerantz okertuta dago.

Sabelaldean, zilborra irudikatuz, nabaria den hutsune bat ageri da. Izter lodien gainean pubis lodi bat hedatzen da.

Hankak anatomikoki oso egokiak badira ere, belaunak elkarrengandik gertuegi daude eta oinak irudikatu ez badira ere (edo galdu egin dira) banatuta egongo lirateke, eskultura orkatila parean bukatuko litzatekeelarik.

Zaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venusa Vienako Naturhistorisches Museum, Historia Naturalaren Museoaren parte da. Lausselen venusarekin eta Grimaldiren venusarekin batera venus ezagunenetakoa da.

Ikus, halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Venus Willendorfekoa Aldatu lotura Wikidatan